2016/01/20

CURRICULUMEA ETA BALIABIDE DIDAKTIKOEN INGURUAN HAUSNARTZEN

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako 4/2005 Legearen III kapituluan hezkuntza sistemaren betebeharrak ezartzen dira:
 29. artikuluan curriculumaren inguruan honako hau ezatzen du: “Hezkuntza Administrazioak hezkidetzako proiektuak sustatuko ditu, eta jarraian aipatzen diren hezkidetza-helburuak integratuko ditu hezkuntzako maila ezberdinetako jakintza-arloetako eta diziplinetako curriculumaren diseinuan eta garapenean”.
30. artikuluan material didaktikoak arautzen ditu eta honako hau ezartzen du:”1.  Debeku da pertsonek, sexu batekoak edo bestekoak izateagatik, giza duintasun gutxiago edo gehiago dutela edo sexu-objektu soilak direla adierazten duen testu-liburu edo irakaskuntzako material oro zabaldu eta erabiltzea Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, eta baita emakumeen aurkako indarkeria justifikatu, horri garrantzia kendu edo horretara bultzatzen duen oro ere. 2.– Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan erabiltzen diren testu-liburuek eta irakaskuntzako beste material guztiek, inola ere, aurreko artikuluko 1. paragrafoan adierazi diren hezkidetzako helburuak barneratuta izan behar dituzte. Bestalde, ez dute hizkuntza modu sexistan erabili behar, eta irudietan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua eta ez-estereotipatua bermatu behar dute”.

Artikulu horiek, beste batzuekin batera, curriculuma eta baliabide didaktikoen hezkidetzaile izaera bermatzea eskatzen dute. Hala ere, errealitatea bestelako da: Hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa dokumentuan behin baino ez da aipatzen hezkidetza, gaur egun indarrean dauden curriculum gehienetan ez da genero ikuspegia txertatzen: Lanbide Heziketako curriculumak aztertzea besterik ez dago horretaz ohartzeko!

CURRICULU HEZKIDETZAILEAREN ITURBURUAK:
Hezkuntza curriculumak hezkidetzaren ikuspegitik egiterakoan kontuan hartu beharreko ITURBURUAK aztertu zituen Emakundek 1997 urtean argitaraturiko gida batean. Iturburuak honako hauek dira:
  • -          Iturburu soziologikoa:gizarte antolamendua nola dagoen banatuta (estereotipoaen eraikitzea, generoen hierarkizazioa eta bere ondorioak, publiko-pribatuaren hierarkizazioa…)
  • -    Iturburu psikologikoa: ikasleen garapen ebolutiboak eta ikaskuntza garapenak nolako prozesuak jasaten dituzte, eta pertsona  bakoitzak ezagutzak nola hartzen eta lantzen dituen emango digu aditzera.
  • -          Iturburu pedagogikoa: oinarri teorikoa, hezkuntza-ereduak, irakastereduak eta hezkuntzaren hartzaileak eta helburuak
  • -       Iturburu epistemologikoa: diziplina akademikoetatik abiatuta legitimatutako jakintzei buruzko informazioa eta ezagutzen metodología, barne-egitura eta horiek transmituko dituzten curriculum arloak ezagutuko ditugu.


TEORIATIK PRAKTIKARA:
Curriculum hezkidetzailea eraikitzeko eman ahal ditugun pausoak honako hauek dira:
-          Diagnostikoa egin: oso garrantzitsua da diagnostiko on bat egitea, izan ere, horrek ahalbidetuko digu testuingurua ezagutzea eta ditugun gabeziak eta alderdi indartsuak ezagutaraztea. Horretarako hainbat material lagungarri daude. Hala ere, ezinbestekoa da diagnostikoa egiterakoan genero-ikuspegia kontuan izatea eta diagnostikoa egingo duten pertsonek berdintasunean prestakuntza izatea.
-          Erabakiak hartu diagnostiko horren arabera: hurrengo aukera hauek kontuan izatea garrantzitsua da:
o   Ez bada hezkidetzailea:
§  Mantendu eta ikuspegi kritkoz aukreztu moldaezina bada
§  Moldatu eta osatu genero ikuspegia txertatuz
§  Ezinbesteko baliabidea ez bada, ordezkatu edo sortu baliabide berri bat genero ikuspegiarekin.
o   Hezkidetzailea bada, horrekin lanean jarraitu.



Aipaturiko gaiaren inguruko ikerketa edo proposamen batzuk, honako hauek dira:
-        
-   Bilgune Feministaren Hezkidetza Gida: Gidak, eredu maskulinoa nola goraipatzen den erakusteko hainbat adibide praktiko ematen ditu. Unitate Didaktikoak sortzean, edozein hezitzailek hezkidetza kontuan izateko jarraibideak emango dituen gida da. Parekidetasunaren bidean beste tresna bat da, bitarteko praktikoa, hezitzaileek pauso praktikoak emateko duten erronkan, lagungarri izateko. Hori dela eta, gidak, irakasleak eguneroko jardueretan izan ditzakeen galderei erantzuteko asmoz planteatuta dago.
-         -  Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak onartutako Hezkidetza Plana: derrigorrezko hezkuntzari zuzendua da. Planaren helburua transformazio‐prozesua sustatzea da, eskola mistoko eredutik hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredura aurrera egiteko, genero‐indarkeriari aurrea hartzen eta, azken buruan, sexismoak eragiten duen edozein indarkeriari aurre egiten laguntzeko.
-         -  Genero-berdintasunean hezteko gida. Familia, irakasle eta bestelako hezitzaileentzat: Luixa Reizabal Arruabarrenak egindako liburua da. Liburuan honako gaiak lantzen dira: hezkidetza lantzera bultzatu gaituzten arrazoiak azaldu eta zenbait kontzepturen esanahia argituko da, hezkidetzak bakea lortzeko tresna gisa duen garrantzia, eta hezkidetza-prozesua zenbait hezkuntza-testuingurutan nola gauzatu behar den azalduko da. Kapitulu bakoitzaren amaieran, irakurleari zenbait ariketa proposatzen zaizkio, irakurritakoa hobeto ikasi eta horren inguruan hausnar dezan.

Ikastetxeetan landu beharreko erronkak:
-         - Zuzendaritzak konpromezua izatea hezkidetzarekin. Hori ezinbestekoa da, bereziki, langileen konpromezua izateko.
-         -  Irakasleek eta eskola komunitateak prestakuntza izatea berdintasunean eta hezkidetzan.

-          -Erabiltzen diren material eta baliabideak modu kritikoan aztertzea, eta beharrezkoa izanez gero, moldatzea genero ikuspegia txertatze aldera. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina