Norberaren izaeraren eraikuntzan ezinbesteko ezaugarria da, erabakiak hartzea, iritziak ematea, iradokizunak eta proposamenak egitea, elkarrekintza, harremanen gauzapena... suposatzen duelako. Izaki sozialak garela esaten dugunean, norberaren garapenean harremanak ezinbetekoak dira eta elkarrekintzaren bidez gauzatzen dela diogu, eta elkarrekintzarako parte hartzea da tresna nagusia.
Pertsona gizartean agente aktibo izateko bermea da, parte hartzeak helburu jakin batzuekin aurrera eramaten den prozesu aktibo eta kontziete bat delako, gizartean ditugun eskubide eta betebeharrei erantzuteko tresna baita partaidetza.
Jendarte eraldaketarako oinarrizko tresna da, agente aktibo izanez, besteak beste kolektibotasuena jardutea, botere harremanak gainditzea eta komunikazio bide ezberdinak gauzatzea suposatzen duelako. Izan ere, pribatu eta publikoaren banaketa zalantzan jarri eta gainditu egiten du. Botere harremanak gainditze bidean, partaidetza norbere izaeran eraikuntza eta agente aktibo bilakatzeko bidean ahalduntze prosezu bat suposatzen du.
Baina parte hartzea eman dadin baldintza batzuk ezinbestean eman behar dira, Euipo Claves (1994) taldearen proposamenari helduz, elkarloturik eta elkarbaldintzatzen diren hiru baldintza bete behar dira, parte hartzen jakitea, parte hartu ahal izatea eta parte hartu nahi izatea. Izan ere, parteartzea gizarteak modu kolektiboan duen betebehar eta eskubidea da eta guztiok gara baldintza horien bermatzaile eta baldintza horiek eman daitezen tresna eta baliabideak eskaini behar dira.
Eta baldintza horietan daude nire uste eskoletan ditugun erronkak.
Parte hatzen trebatzea:
- Entzute ariketak gauzatuz, enpatia, asertibitatea, komunikazio bide ezberdinak landuz...
- Parte hartzeko bide ezberdinak bilatuz.
- Parte hartzeko arauen inguruan gaituz...
Parte hartzeko aukerak zabaltzea:
- Parte hartzerako espazio eta bide ezberdinen eskaintza eginez.
- Botere harremanak identifikatuz eta horiek birproduzitu ez daitezen arau eta irizpideak zehaztuz,
- Isiluneei garrantzia emanez...
Parte hartzeko motibazio eta beharra sentiaraztea:
- Parte hartzaileen intereseko gaiak hautatuz
- Eskubide eta betebehar gisa landuz
- Harremanen eraikuntzarako tresna gisa kokatuz
- Guztion onurarako prozesu gisa kokatuz
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina