Aste honetako gaia hezkidetzak esku hartzen duen azken txanpa bezala ulertzen dut. Ikasleak beraien lanbidea aukeratze aldera zein ikasketa burutuko dituzten hausnartu behar dute. Eta, nahiz eta honen aurrean aldaketa nabariak eman diren, generoaren arabera ikasketa bat edo bestea hartzeko joera oraindik ere nabaria dela esan genezake. Horregatik esaten dut, hezkidetzaren azken txanpa bezala ikusten dudala, aurrez lan handia dagoelako, aukeraketa hauen aurrean pertsona indibidual bezala hausnartu eta aukeratzeko, eta ez generoari loturiko aukeraketa baten ondorioz.
Aste honetako irakurgaietan ere ikus dezakegu nahiz eta aurrera pausoak eman lan handia dagoela egiteko. Eta, buruan sartu dizkiguten ideia eta estereotipo guzti horiek erabat kentzeko egunerokotasunean lan egin behar dugu. Noski, ez bakarrik aukeratzeko une horietan, hasieratik eskaini behar dizkiegu aukera desberdinak denei. Honez gain, aipatu nahiko nuke gaur egun orientazio lanetan aritzen diren profesionalek generoaren ikuspegia kontuan hartzeaz gain ikasle etorkinak ere kontuan hartzea eta beraiengan pentsatzea orientazioko planetan ezinbestekoa ikusten dudala, emakume izate soilarengatik ahaztuak izan edo izaten garen bezala ikasle etorkinekin ere antzeko zerbait gerta litekelakoan baitanago.
Hau da, orientazioa parekidea, inklusiboa eta justua izan behar du. Ahalik eta pertsonalizatuena, ikasleek beharrak asetzeko asmoz.
Iazko lanetatik honako hauxe aukeratu dut, Maiterena. Informazioa eskaintzeaz gain, hainbat bideo txertatu dituelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina