Gai horri lotuta, ondorengo hitz-hodeia osatu dut garrantzitsuenak iruditu zaizkidan ideia eta kontzeptuekin:
Pasa den urteko Leire de Miguel Martinezek idatzitako Orientazio hezkidetzailea askeago izateko! izeneko posta benetan interesgarria iruditu zait; izan ere, hausnarketa txiki bat egiteaz gain, genero estereotipatuek ikasketetan nola eragiten duten eta 2015. urtean argitaratu zen PISA txostena plazaratzen du, bertako hainbat puntu nagusi aipatuz.
Gainera, familiakoen eta ingurukoen aurreiritziak argi eta garbi islatzen diren honako bideo labur hau ere partekatzen du:
Gai honetan hainbat datu interesgarri (eta noski, amorragarri) daudela ikusi dut. Estatistikak hor daude; datuak hor ditugu. Amorru handia ematen du ikasketak (azken finean, etorkizuna) generoaren arabera pentsatzen dela egiteak (inkontzienteki bada ere).
Espainiar estatuko datuak oso ondo islatzen dira La brecha de género comienza en los estudios izeneko artikuluan. Bertan, honako bideoa dago ikusgarri:
http://www.abc.es/espana/abci-brecha-genero-comienza-estudios-201803071545_video.html
Gainera, Crece la desigualdad de género en la educación, según la OCDE artikuluan aipatzen da mutilen eta nesken arteko "bretxa" handitu egin dela azken urteetan, ondorengo bideoan ikus daitekeen moduan:
Nik uste curriculuma bera aldatzen hasi beharra daukagula, curriculuma androzentrikoa den bitartean, ez baitugu zereginik. Guzti hori eraldatzeko, Marian Morenok aipatzen dizkigun gakoak egingarriak direla uste dut, baina behar-beharrezkoa izango da hezkuntza-sistema guztiaren (ez hezkidetzaileona bakarrik) inplikazioa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina