2019/02/03

IPARRA GALDU BARIK!!


Pasaden urteko post-a  Argiñena hartu dut:
Hasieran egiten duen acrostikotik hasita, Islandiari buruz egindako aipamenak eta aurkezten duen bideoa oso egokiak direla uste dot. Egin beharreko pausuei buruz, jarritako argazkiak oso egokiak dira, oso adierazgarria  da.


Ezin dugu esan gauzak aldatzen ari ez direnik, baina kontua da aldaketaren abiadura eta eragina. Jendarte honetan gertatzen den bezala, arlo honetan ere bereizketa argi dago. Datuak horrela adierazten dute: txostenean agertzen diren PISA-ren datuak, eta hainbat webgunetan ikus daitekenez.

Matrikulatutako ikasleak zientzia eremuen eta sexuaren arabera 2013-14




Gradu-ondoko berezko tituluetan matrikulatutako ikasleen banaketa, sexuaren arabera

Era ofizialean berdintasuna dago, hezkidetza kontuan izaten da, baina errealitatean: curriculuma androzentrikoa da, hizkuntzaren erabilpena erdi-purdikoa, espazioak eta baliabideak genero-rolen arabera, partaidetzan zailtasunak, neskei arreta gutxiago eta esaten dutenari balio eskasagoa. Oraindik espektatiba bereiziak daude, lanen irudikatzean zer esanik eta etxeko ardurak eta zaintza-lanak partekatu behar dira.

Nire semea mekanizado-ko erdi mailako formazio ziklo bat egiten ari da. Bere klasean, 23 ikasletik neska bakarra dago. Kurioso da, zeren eta, dirudienez, ikasketak bukatu ondoren, lan egiteko aukera nahiko handia omen da. Ala eta guztiz ere, hau da egoera. Aldiz, administrazioko erdi-mailako zikloan egoera berdina da, baina alderantziz, mutil bakarra dago.


Datu hauek 2016-17 ikasturtekoak dira. Bertan, Lanbide Heziketan (erdi maila zein goi mailako familia ezberdinetan) matrikulatutakoen kopurua agertzen da, sexuaren arabera.
14-500 gizonezko, 9300 emakumezko erdi mailako zikloetan eta 21.000, 13.500 goi-mailakoetan. Azpimarratzekoa da zeintzuk familietan ematen diren alderik nabarmenak. Neska gehiago dago familia hauetan:
ü  Administrazioa eta kudeaketa.
ü  Irudi pertsonala.
ü  Osasun saila
ü  Zerbitzu sozio-kulturalak eta komunitatearentzakoak.
ü  Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza.
Beste batzuetan, emakumezko gehiago egon arren, ez dago alde nabarmenik. Hainbat familietan gehiengo nagusia gizonezkoa da.

Hona hemen baliabide batzuk Lanbide Heziketako familia horietako batzuk neskengana hurbiltzeko


Erronkarik nagusienak:
ü  Tutoretza planetan, Lehen Hezkuntzatik, gai hau, sistematikoki ezartzea, planak eta jarduerak zehaztuta.
ü  Curriculuma errebisatzea eta, behar den guztietan, aldaketak egitea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina