2019/02/03

ORIENTAZIO PAREKIDEA ERREALA AL DA?




Oraingo honetan "Orientazio akademiko" gaiari heldu diogu. Esan beharra daukat, irakurgaiak irakurri aurretik nuen ideia eta une honetakoa aldatu dela. Bigarren edizioko Maite A.S-ek idatzitakoarekin identifikatuta sentitu naizela. Orientazio hitza, Bigarren Hezkuntzan eta ondorengo Batxilergoko erabakiekin lotu izan dudalako. Eskolatze une hauetan erabaki parekide errealak lortu ahal izateko, haurtzarotik landu beharrekoak irakasle eta hezitzaile guztion eginbeharra da. Horrela azaltzen da Orientazio hezkidetzailea Gida Planean:

"Hori dela eta, hezkidetza ezinbestekoa da generoa sozializazio prozesu osoan orekatzeko, egokitzeko, konpentsatzeko eta neutralizatzeko. Prozesu horretan, bitarteko guztietan aritu behar da: irakasgaiak, irakasleen eta familien mezu esplizituak eta inplizituak, etab. Tutoretza ere gune pribilegiatua izan daiteke,ikasleei genero‐ estereotipoez ohartarazteko eta beren erabakitzean eragiten duten uste eta aurreiritzi sexistak desegiteko".

 Bestalde, Hezkuntza Sistemak kontraesan ugari ditu. Hona hemen Marivi Fernandezek bere postan adierazten duena, honen harira: "... La escuela es depositaria de estereotipos de género y los transmite desde las primeras etapas de escolaridad y de manera no intencional a través del llamado currículum oculto. Esto incidirá en el futuro desarrollo profesional del alumnado, que sigue respondiendo a los estereotipos sociales diferenciados de las actividades (en especial, estudios y profesiones) según las realicen hombres o mujeres…" (Isabel González López)

Beraz, Orientazio parekidea erreala al da? Plan, Gida, ...baditugu. Egitasmo hauek beharrezkoak dira baina bestelako esku hartzeak ezinbestekoak dira praktika errealak lortu ahal izateko. Youtuben idatzi ezazue "oficios" eta hau da azaltzen zaigun lehenetakoa:

Nire ustez, zeregin eta rolen banaketetan sexu-genero estereotipoak apurtu ordez, nola beregantu ditzakegun adibide erreala.

Orientazio hezkidetzailea lantzeko bi erronkarik nagusienak hauek dira :

1.- Ikastetxeetan, egoeraz ohartzeko,  sentsibilizazio eta diagnostiko bat egitea lehenengo pausua izango da.

2.- Tutoretza eta orientazio planifikazioa hezkidetzailea eraikitzea. Horretarako hurrengo aspektuak kontuan hartu beharko ditugu:

- Emakumeek garatu dituzten gaitasunak balioan jarri. Neska/emakumeen ahalduntzea
- Emakume eta gizonen errepresentazioa orekatua agerian jarri.
- Afektibitatearen heziketa martxan jarri
- Elkar ardura eta zaintza eskolan, etxean eta aisialdian landu.
-Identitate eta bizitza eredu anitzak agerian jarri.
- Lanbiderako orientazioan irudi ez esterotipatuak aurkeztu.
- Lanbidea izatearen zentralitatea, lehen mailako lehentasuna bihurtu emakumeengan.
- Hizkuntza hezkidetzailea erabili.
- Metodologian parte-hartze parekidea bultzatu.



Bukatzeko, aste honetan EMARIA liburua argitaratu du Kalakak. Kontuan izateko baliabidea dela iruditzen zait. Hona hemen helbidea: https://kalaka.eus/denda/emariak/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina