Astean zehar irakurri eta ikusitakoarekin nire ustez orientazio akademiko hezkidetzailean lantzeko erronkarik nagusienak, batetik partehartze parekidea lortzea gure
gelan eta ikasleen artean eta espazioa
eta baliabideak guztienak direnez, hau aplikatzen hastea. Halaber,
estereotipaturik ez dauden adibide eta pertsonaiak erakustea, izan ere, existitu
egiten dira eta egon badaude, agertzea besterik falta da, haiei leku bat egitea
da falta zaiguna.
Baliabide interesgarri bezala hau azalduko nuke, EMAKUNDEK ateratako
“ORIENTACIÓN
Y COEDUCACIÓN PARA LA IGUALDAD”. Izan ere, honen idazlea den Elena Simon
Rodriguez-ek dioen bezala: “eskolak ez du
genero bazterkeriarik sortzen baina elikatu, hezi eta inertziaz erreproduzitzen
du beste norabiderantz ez jokatzeagatik”, eta gure ardura da hau pixkanaka
aldatzen joatea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina