Ez da lan erraza eta bidea ez da samurra, azken finean irakasleok ere sistema berean bizi gara eta guk geu ere sistema heteropatriarkatuaren oinordeko izateak markaturik uzten gaitu hainbat aspektutan, ondorioz, nor bere burua eta bere lanaren autoebaluazio moduko baten beharra iruditzen zait eman beharreko lehenengo pausoetako bat. Hau da, zer dela eta hautatu dut nik nire lanbidea? Zer nolako rol-a dut ikastetxean? Zer adierazten dute nire hitzek? Baina baita ere, nire janzkerak? Jarrerak? Neska edo mutilei zuzentzeko moduak?
Norbere ezagutza pausu horretatik, ikastetxe mailako diagnostikoetara igaro beharko genuke, zein unetan gaude? Nolakoa da gure ingurua? Ikasleek zein eredu dituzte etxean? auzoan? Kalean? Telebistan? zein kultura mota kontsumitzen dute?... hortik abituz ondoren, tutoretza planak eta egunerokotasunean egiten ditugu milaka ekintzak aztertu behar ditugu, hezkidetzaileak dira? aukera berdintasuna sustatzen dute? Nolakoa da gure ikastetxeko emakumeon irudia? Nahikoa aniztasun ote dugu?

Azkenik, aipatu nahi nuke, guzti hau ikas komunitatea osatzen duen orok egin beharko lukeela, norbere burua non dagoen ezagutzeko ariketa honetatik abiatuz, aukera berdintasuna bermatuko duen hezkuntza ibilbide bat diseinatzerainokoa eta hortik martxan jartzera noski. Luixa Reizabalek argitaratutako, Genero-berdintasunean hezteko gida esaterako oso baliabide interesgarria iruditzen zait gai honi zukua ateratzeko. Gida hau ez da irakasleentzat soilik, hezitzaile, guraso, eta hezitzaile orori zuzendua dago. Izan ere, guztion eskola, guztiontzako eskola bada, guztion artean eraiki eta marraztua izan beharko da, horrela eskola hezkidetzaileranzko bidean sareko lana funtsezko tresna izango da. Marian Morenoren Queremos Coeducar gidak ere bide ugari zabaltzen lagunduko digu.
Iazko posten artean, Maite A.S.ren sarrera hau aukeratu dut, bertan ageri diren bideoak interesgarriak iruditu baitzaizkit.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina