Gero eta gehiagotan galdetzen diot nire
buruari, ze punturaino naizen aske nire nahiak, beharrak, gogoak, gustuak eta desirak
izateko. Ze punturaino nagoen programatua hau sentitzeko, hau gustatzeko eta
bestea nahi izateko.
Joera batzuk besteak baino nabariagoak
direla badakit. Hots, makilatzea gustuko dut baina horren aurrean izan genezakeen
debatea erraza da, emakume legez edertasun kanon bat jarraitzera bideratu nautelako
eta kosifikazio prozesuaren parte ere izan naizelako. Besteentzako margotzen naizen
edo niretzat izango litzateke kasu honetan debatea. Baina dagoeneko badakigu debate
hori badagoela.

Aste honetan nire ingurura begiratu eta errealitate
askorekin topo egin dut: inguratzen nauten norbanako gehienean, heterosexualak
dira, familia tradizional bat daukate edo izan nahi dute, eta beraien lana oso
lotuta dago jasotako heziketarekin. Hots, emakume gehienak irakasleak, gizarte
integratzaile edo hezitzaileak, eta
erizainak dira. Guztiak zaintzari edo laguntzari lotutakoak.

Edonola ere, egun oraindik bizi dun
jendarteak, kontsumitzen ditugun komunikabideek eta egunero inguratzen gaituzten
estimuluek, generoaren arabera sailkatzen gaituzte. Orain, gure eskuetan dago genero
roletatik aske bizitzeko aukera berriak eskaintzea.
Beste urteetako post-ei dagokionez,
honakoa hautatu dut. Asko gustatu zait idazlearen perspektiba eta ikuspuntu
kritikoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina