Orientazioa eta aukera akademikoen inguruan ikusitakoari buruzko HAUSNARKETA:
Orientazio lanak egiten duen irakaslearen ardura oso garrantzitsua da. Garapen integralerako bideragarria izango den laguntza eskeiniz hezkidetzaren papera kontuan izanik.
“Mutilentzat kontsideraturiko balio eta praktikak neskentzat orokortu” mutilentzat ezarrita dagoena neskei ere aplikatu?¿? zeren araberako plangintza egiten da?
Genero-arraila eliminatzeko
jarraibideak:
1) Irakasleen
eta familien aurreiritziak eta espektatibak berrikusi eta sexismoa baztertu
2) Nesken
konfiantza sendotu matematika eta zientzietan, entsegu-errore prozesuak
ziurtasunez bizitzeko askatasuna eta errefortzuak eman
3) Mutilen
jarrera hobetu: ikasteko orduak eta irakasteko laguntza zaindu, joko egokiak
aukeratu eta horretan igarotako denbora neurtu…
“Tutoretza-lanaren helburua da ikasleek bere burua ezagut
dezala eta onar dezala, sozializazio-prozesua hobe dezala, erabakitzen eta
ikaskuntza-arazoak konpontzen ikas dezala, eta bere proiektu pertsonal eta
profesionalaren protagonista senti dadila” . Horretarako landu behar dituen
arloak honako multzoetan bildu daitezke: garapen pertsonala, besteekiko
harremanak, lanbide-orientazioa eta ikasketa-prozesuak.
Aurreko edizioetako
ikastarokideek egindako posta HEMEN.
Astean zehar agertu eta zure ustez esanguratsuak diren datuak edo
baliabide interesgarriak aipatu:
Zein dira zure ustez
orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko 2 erronkarik nagusienak?
Bateratasun bat lortzeko
zailtasunak eta orientazio akademiko bakarra ezartzea. Orientazio akademiko
bakarra denontzat egokia izatearen kezkak ditudalako, homogeneotasun batera
bultzatu dezake?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina