2019/02/03

ORIENTAZIO HEZKIDETZAILEA



Aste honetan aztertutako materialetan, datu hauek aipatuko nituzke:

Lehenengo lauak, Eustaten txosten sozioekonomikotik aterata daude. Txosten honek  adierazle sozioekonomiko jakin batzuk generoaren ikuspegitik aztertzen ditu.

Jakintzaren adar ia guztietan emakumezkoak dira nagusi, karrera teknikoetan, ingeniaritzetan eta arkitekturan izan ezik. Nabarmentzekoa da Medikuntza, Zuzenbidea edo Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza lizentziaturetan gero eta emakume gehiago dagoela; baina ez da fenomeno bera ematen lanbide edo diziplina horien barruan erabakiak hartzen diren esparruetan, hauetan ez baitago gero eta emakume gehiago. Emakumeak pixka bat gutxiago dira katedretan, profesionalen elkargoetako burutzetan, epailetzako organo erabakitzaile nagusietan, enpresetako administrazio kontseiluetan, eta abarretan. (Emakunde, 2011ko Zifrak). Azken finean, lanbide batzuk feminizatu egin dira baina boterea gizonezkoen esku dago oraindik.

- Gizartean eta ekonomia arloan balio eskasagoa duten lanbideetan gehienak emakumezkoak dira; horrenbestez, lan esparruan eta ondorioz esparru pribatuan edo familian ere emakumeek eta gizonek aukera ezberdinak izaten dituztela. Datuen arabera, emakumezko gehien dituzten sektoreak gizarte zerbitzuak, hezkuntza eta osasuna dira.Euskal AEko gizarte zerbitzuetan lan egiten duten pertsonen artean % 69,7 emakumezkoak dira, zerbitzuen sektorean (ostalaritza, garbiketak) langileen % 80tik gora emakumezkoak dira, teknikarien artean % 88,2 eta osasun arloko langileen artean % 91; azken multzo honetan, gainera, laguntzaileak eta OLTak medikuak baino askoz gehiago dira, emakumezkoak % 53,3 baitira. Ehunekorik txikiena, aldiz, zerbitzuen zuzendaritzan eta administrazioan ematen da.

- Oso handia  da Euskal AEko emakumeen eta gizonen arteko errentaren erabilgarritasunean dagoen aldea. Hori azaltzeko arrazaioak, beste askoren artean, hauek dira: lanpostuen behin-behinekotasuna bere gain hartzen dute, norbait zaintzeko eszedentziak hartzen dituzte, horrez gain, emakumeek dituzte gutxien ordaindutako lanbideak, eta kontraturik gabe lan egiten duten gehien-gehienak emakumezkoak dira. Alderdi horiei esker azal daiteke zergatik diren ezberdinak bataren eta bestearen errenta erabilgarriak baina batez ere lanaren errentak, honetan gizonezkoek 8.000 euro gehiagoko errenta dute eta.



- Emakumeen eta gizonen artean jarduerarik ez egoteko arrazoia ere oso adierazgarria da. Emakumezkoen artean jarduerak ez izateko arrazoi nagusia etxeko lanetan aritzea da eta gizonezkoen artean, gizonezko gehien-gehienen artean, erretiratua edo aurre-erretiratuta egotea da jarduerarik ez egiteko arrazoi nagusia.



Gainera, EMAKUNDEK egindako azterlan honetan, soldata-arrailaren inguruan hausnarketa interesgarria eginten da.

Azterlan honetan, soldata-arraila eragiten duten zergati hauek identifikatu dira:
• Diskriminazio zuzena: emakume batzuek gizonek baino gutxiago kobratzen dute, lan bera egiteagatik.
• Emakumeek egindako lanari balio txikiagoa ematen zaio. Gizonek eta emakumeek ez dute lan beraren truke soldata berdina jasotzen, emakumeen gaitasunei gizonezkoenei baino balio txikiagoa ematen zaielako. Antzeko trebetasunak, kualifikazioak edo esperientzia dauzkaten gizonek eta emakumeek egindako lanen kasuan, emakumeek egindakoei balio txikiagoa ematen zaie, bai gizartean, bai ekonomian.
• Lan-merkatuko segregazioa: emakumeak berandu sartu dira hainbat lan-sektore eta mailatan; gehiengoa dira okerren ordaindutako sektore eta lanbide batzuetan; gutxi daude zuzendaritzako nahiz erantzukizuneko postuetan.
• Familia-ardurak oso-osorik emakumeen esku uzteko joerak izugarri zailtzen du lan-bizitzaren eta bizitza pertsonalaren arteko oreka. Lana eta familia bateratzeko ezintasunaren ondorioz, emakume askok utzi egiten dute lan-merkatua, eta lanbide-karrera eten. Horrek, era berean, eragin negatiboa du haien lan-baldintzetan, lanbide-karreraren garapenean, eta sustapen-aukeretan.


Bestetik asko harritu nau, Emakundek egindako beste azterlan batetik ateratako ondorioa: "gazteek ez dutela antzematen genero-estereotipoek ikasketak aukeratzerakoan duten eragina eta garapen pertsonalean dituzten ondorioak".

Jakin badakigu, datuek esanda, hamar neskatilatik zazpik interesa erakusten dutela zientziarekiko (eta emaitzak ikasgai hauetan ez dira txarrak) baina soilik bik burutuko dute zientziekin eralazionatutako graduren bat.

Ondorioz, badago lan asko egiteko. Nik bi baliabide hauek nabarmenduko nituzke:



Eta INSPIRA STEAM nesken bokazio zientifiko eta teknologikoa bultzatzeko Euskadiko proiektu berritzaile bat da, sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzetan oinarritzen dena. Ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren alorreko zenbait emakume profesionalek gidatzen dituzte jarduerok. 

Gure erronkak hauek dira:

- Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea, bereziki, konfidantza sendotzeko, autoestimua garatzeko eta emakumeak baloratzeko.

- Aurreritziak era kritikoan aztertu eta apurtu eta espektatibak berrikusi.

- Espazioen kudeaketa eta partaidetza parekidea bermatu.

- Emakumeen eta gizonen errepresentazioa orekatu.

- Curriculumaren hausnarketa sakona egin: ezkutuko curriculuma, errepresentazioak eta hizkuntza.

Bukatzeko, aurreko edizietako Marivi Fernándezen sarrera aukeratu dut. Interesgarria iruditu zait, batez ere material anitza eskaintzen duelako. Bereziki hau gustatu zait: 













iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina