Teknologia berriei esker baliabide digitalak sortzeko aukerak ugaritu dira
baina hezkidetzaren ikuspegia kontuan hartzen ez dela argi dago. Euskaraz zer erranik
ez! Gero eta baliabide gehiago sortzen ari badira ere, irudiak eta edukiak ez dira
parekideak inondik ere. Gazteen erreferentzi gunea sarea da eta horra jotzen dute
beren egunerokoan behar duten guztia jasotzeko: jakiteko, musika bilatu eta
entzuteko, jolasak, erosteko, ereduak, komunikatzeko,…. Aisialdiaren parte
garrantzitsua sarearekin lotua dago baita ere.

Hortaz gainera, ikaskuntza formalean ere teknologiaren erabilera gero eta ugariagoa da,
eta bideo, dokumental, irudi, eta eduki gehiena saretik eskuratzen da. Goazen
hortaz, eduki, jolas, irudi hezkidetzaileak sareratzera, ohiko erreferente
parekide hezkidetzaile bilaka daitezen.Hau egin ezean, eredu patriarkal
matxista berregiten jarraituko da.

Kahoot baliabide digitala aukeratu
dut, jolas honetan Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaroan ezagutu ditudan
13 emakumeen aipu interesgarriak bildu eta ezagutarazteko asmoz. Aipuak 13
emakumeena badira ere, erantzuna aukeratzerakoan 4 aukera dituztenez,
aipurik gabeko baina erranguratsuak diren adin, jatorri, interes eta ezagutza
desberdinetako bertze 18 emakumeen izen abizenak ezagutuko dituzte:
Itziar Ciga, Mari Karmen Basterretxea, Patricia Amigot, Mary Wollstonecraft,
Marta Macho, Virginia Wolf, Amelia Barquin, Indira Gandhi, Catalina Lara,
Josebe Iturrioz, Marie Curie, Simone de Beauvoir, …

Zer da Kahoot?Jolasa, lehiaketa: Gelan galdetegiak erantzuteko tresna da.
Ikasleendako motibagarria eta ikasten laguntzen duena. Behin eta berriz
errepikatzen ahal dena.

JOLASAREN IZENA: NORK ERRAN DU ZER?
Jolas honekin helburu hauek lortu nahi dira:
- Emakumen erranak publiko egitea eta zabaltzea.
- Historian eta zientzian emakumen ekarpenak agertaraztea
- Emakumeen aipu hauek memorian txertatzea
- Jolasaren bidez ikastea.
Ondorioak hauek izanen dira:
- Emakumeen erranak konszientean txertatuko dira.
- Emakumeen ekarpenak ikusi eta ezagutuko dira.
- Historian eta zientzian emakumeen ekarpenak ezagutuko dira.
- Emakumeen aipu hauek, jolasten dutenen artean hausnarketa bideak zabalduko dituzte.
- Jolasaren bidez, emakumeak egunekoan txertatuko dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina