Beraz, zer hobeto pertsona izateko modu anitzak onartzea baino?
Izateko, eta egoteko moduak bi aukeretara mugatzea, bizitzeko moduak gehiegi murriztea dela iruditzen zait. Beraz, aste honetako gaiarekin lotuz, geure inguruko haurrei aukerak eskaintzeko garaian gaudela uste dut.
Has gaitezen geure barruan identitateen inguruko hausnarketak egiten, eta geurea eraldatzen, modu egokian eskeintzeko aukera ezberdintasuna. Baina baita ezberdina izate horretan autokontzeptua zainduz ere. Nork bere buruaz duen sinesmena garrantzitsua baita, eta eraikitzen eta heldutzen ari den haur horrek gizartean, kanpokoak, lagunek...ez badiote laguntzen nahi duen moduan eraikitzen, baliabideak beharko baiditu autozaintzeko eta autobabesteko.
Ni neu ere estereotipoz josia ikusten nahiz askotan, ezberdin izan nahi baina askotan neska prototipikoen oso berdin (segurtasun gabea, fina, gauzak esaterakoan modu neurtukoa,...). Pixkanakakoa da bidea eta hala izan behar du, barnera begiratu, ulertu, eraldatzen saiatu eta kanporatu. Horregatik, lehengo urteko lanen artean Iosuneren honeko hau aukeratu dut. Beratan, ezagutzen ez nuen liburu baten berri ematen duelako: ""Bodas diversas y amoren queer" Coral Herrerarena. Eta esan bezala, geuk ere, heldu moduan oraindik gai honen inguruan asko hausnartzeko dugula uste dudanez, baliabide interesgarria iruditu zait.
Heziberrik dio Identitate garapenerako kontzepentziez "Bizitzako arlo eta erguera pertsonaletan, sozialetan, akademikoetan eta lanekoetan diziplina arlo guztietan zein eguneroko bizitzan, arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar direnak dira. Arlo eta ikasgai guztietan batera lan eginez sustatu eta sendotu behar dira, eta bizitzako arlo eta egoera guztietan integratuz eskuratzen eta aplikatzen dira". Irakurgaian dioen moduan, zeharkako konpetentzia bidezko garapena da. Beraz, zeharka bada, momentu oro presente izan beharreko gai bat da identitatearena eta ondorioz, baita genero identitatearena ere.
Curriculum ezkutuan kontuan hartu beharrekoa berez aukera eskaintza anitza dela uste dut. Egiten, proposatzen eta aurkezten dugun guztian, aukera aniztasuna eman. Beraz, estereotipoekiko "tolerantzia zero" erabiltzen dugun materialetan eta erabiltzen ditugun hitzetan. MUTILen moduan, MUTILAK egiten dutena, NESKEN moduan, NESKEK egiten dutena...bezalako hitzak alboratu eta haur edo gazteengan ikusiz gero, tartea eskeini hausnarketarako, ondoren geure hezitzaile posiziotik estereotipoetatik at dauden pertsonen adibideak emanez.
Nire inguruan antzeman ditudan genero-identitatearen inguruko adibideak asko izan dira. Batetik "mutilen" munduan, neure inguru hurbilean emozioez geroz eta gehiago hitz egiten dela nabari dut; negar egiten mutil geroz eta gehiago ikusten ditut eta betiko eredu maskulino gogorraren inguruan hausnartu nahiean dabiltza. Lan asko dute oraindik egiteko, baino beraien identitatearen eraikuntzan bide honek aukera berri bat eskaintzen diela uste dut. Bestetik, "nesken" munduan, geroz eta askatasun gehiago ikusten dut; bakarrik bidaiatzen dute, mendian geroz eta emakume gehiago dabiltza bakarrik edo lagun artean; kaleak begiratuz gero, espazio publikoa geroz eta gehiago erabiltzen dugu; geure itxuraren inguruan ere aldaketa batzuk ematen ari dira (batez ere feminismoan murgiltzen ari den jendearengan) ile orrazkerak, depilazioa, esertzeko eta egoteko moduak...Guk ere asko daukagu oraindik egiteko, baina genero-identitate tradizionalak pixkanaka haustera gatozela uste dut.
Honekin lotuta eta bihar San ValentHIL eguna dela gogoratuz:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina