Iazko
posten artean, bi aukeratu ditut. Bata Amaia Chuecarena da. Post
askotan agertzen da eta argudio baliagarriak ematen ditu. Janire
Itsasorena ere gustatu zait, bi aipamen interesgarri egiten dituelako:
- askotan uste izan dela maskulinoak edo femeninoak garela, baina ez ordea maskulinoak eta femeninoak. Azken kontzeptuak azaltzen du: guztiok ditugula gure kulturan maskulino edo femeninotzat hartzen diren ezaugarriak.
- gaixotasun mentalekin izandako loturan aurrera pausu txikiren bat eman dela, baina aitortu du “arazoaren kausa” pertsonan zentratzen dela, eta ez gizarteak pertsonarengan egiten duen presioan.
Heziberri 2020k
proposatzen duen curriculuma aztertzea garrantzitsua da. Bi zeharkako
konpetentziekin lotura dago.
Abiapuntua da Elkarbizitzarako
konpetentzia: “Giza eskubideen printzipio etikoetan
oinarritutako jokabideak: pertsona guztiek eskubide berberak dituzte, haien
sexua, arraza, etnia, jatorria, hizkuntza eta kultura edozein dela ere (Giza
Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak 1. artikulua).
Norbera izaten
ikasteko konpetentzian esaldi hau
agertzen da: “Gaur egungo
kulturaniztasun-testuinguruan, pertsona errealizatuen inguruko eredu bat baino
gehiago dago, baina ziurgabetasunaren aurrean, inoiz baino beharrezkoagoa da
gizabanakoei baliabideak ematea beren nortasuna eraikitzen laguntzeko. Horrela
egiten ez baldin bada, pertsona alienatuak garatzea bultzatuko da, erabakiak
hartzeko irizpide pertsonalik gabekoak, gainerako pertsonek egiten dutena
egitera mugatzen direnak”.
Identitateak norberak bere buruaz egiten duen pertzepzio subjetibo eta eraikuntzari erreferentzia egiten dio. Aukeraketa hori era askean egitea ez da beti erraza izaten. Gizartean erroturik dauden ohitura eta usteak aldatu behar dira aniztasunari bere bidea emateko. Guztiok pertsonak garela eta horrek berdintzen gaituela onartu behar dugu. Zenbat eta pertsona eredu gehiago ezagutu aberatsagoa izango da geure burua eraikitzerakoan. Aurrepausu txikiak eman dira, baina oraindik lan handia geratzen da. Identitate batzuk onartuagoa daude eta komunikabideetan agerian daude; baina beste batzuk oraindik ez dira onartzen hainbeste (luma dutenak, normatik gehiegi ateratzen direnak…)
Erresistentziak
askotan norberaren sinesmenak kolokan jarri behar izatetik datozela. Orain arte
eztabaidaezinak ziren sinesmen horiek deseraiki beharrean aurkitzen gara. Eta
nola? Gure eskema tradizionalak zalantzan jarriz eta kuestionatuz,
ezjakintasunari formakuntzaren bidetik aurre eginez eta aniztasuna aberastasun
gisa ulertuz.
Izaki bakarrak eta errepikaezinak gara. Gu protagonistak izan behar gara gure autobiografia eraikitzen. Nor naiz?
Nork izan nahi dut? AUKERATU ZU ZEU ZURE BURUA!
Beste bideo interesgarriak izan
daiteke hauxek:
- Dauden aukera anitzak ezagutzeko:
- Inauteriak hurbil daudenez hau da lantzeko aukera ona: “Soineko berria”
- 5. mailatik aurrera lantzeko:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina