Orain dela 2 ikasturteakp Amaia Chuecaren sarrera aipatu dute behin baino gehiagotan eta kuriositatea piztu
zait, behin ikusita bere txoria
txori abestiaren interpretazioa ulertzen dut zergatia. Eta nire miresmena
adierazten diot Amaiari,
Heziberri 2020an 2 parrafo hautatu
ditut:
zehar konpetentzien artean:
e) Izaten ikasteko konpetentzia.
Bizitzan zehar agertzen diren sentimendu, pentsamendu eta ekintza pertsonalez
gogoeta egitea eta haiek sendotzea edo egokitzea, haien gaineko balorazioaren arabera,
bere burua etengabe hobetuz pertsona osorik errealizatzeko.(11.orrialdea)
Norberak den modukoa
onartzea lehenego pausua da besteek onartzeko. Ikasi behar dugu eta irakatsi
behar diegu ikasleei onartzen haien buruak.
Derrigorrezko
Bigarren Hezkuntzako lehenengo mailako Balio Etikoen Ebaluazio irizpideen 1a. Puntuan
“Orientazio afektibo-sexual guztiak onartzea eta errespetatzea, pertsonek
aukeratzen duten orientazioa gauzatzeko eskubidea defendatzea eguneroko
bizitzan (eskolan, etxean, lanean, kultura-jardueretan, etab.), hura gutxiesten
eta baztertzen duten jarrerak arbuiatzea, eta haien aurka gauzatzen den
indarkeriarekiko aurkako jarrera aktiboa izatea. “ (241 orr)
Eta irakatsi
behar diegu errespetatzen besten izaera gurearen oso desberdina izan edo ez!. Uste
dut hau ez dugula baloratzen ikasleen artean, eta funtsezkoa da.
Gogoratzen dut
nire alabak 11 urte zuenean neska zakildun bat zegoela bere ikastetxean kontatu
zidanean, naturaltasun osoz.
Aldiz, aurten 15
urteko mutil batekin lanean ibili behar
izan naiz nire ikastetxean transgeneroak
errespetatzen ez dakielako. Berarekin hurrengo bideoa landu nuen
Eta hau izan zen
ekoiztu genuenaren emaitza bere gelan azaldu zuena
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina