2018/02/21

Utzi nazazu nire identitatea garatzen!!


Zer da identitatea? Prozesu konplexua da, alderdi asko barne dituena: biologikoa, sozialak, kulturalak, psikologikoak eta politikoak. Nork bere burua, txikitatik, sentitzeko duen modu pertsonala da. Eraikuntza pertsonala da, baina baita soziala ere. Norberak bere buruaren zentzua garatzen du, alde batetik bere esperientziekin eta bestetik, harremanek eta kulturak emandako balio eta arauetatik.


Genero-identitatea eta sexu-identitatea ez nahastearekin adi egon behar gara. Coral Herrerak hórrela bereizten ditu: Sexu identitatea balditza biologikoetan oinarritutako identitatea da, haur bati bere genitalen eta ezaugarri fisiologikoen arabera ematen zaio lehena (…) . Genero-identitatea, aldiz, genero estereotipoei lotutako eraikuntza sozial eta kultural bat da. Gizateria bi talde handitan sailkatu da: maskulinoak eta femeninoak (…) Kontzeptu artifiziala da, ordean, gizonezko oso maskulinoen eta emakumezko oso femeninoen artean askotariko nortasun sorta zalaba dagoelako”. Coral Herrera idatzitako “Bodas diversas y amores querr” liburua niri liburu bilduman sartu eta tartetxoa dudanean irakurtzea pentsatu dut.




Ikasketa feministen ondorioz, identitate anitzak mahaiganeratu dira: Zisgeneroa, zisexuala, transgeneroa, transexuala, trabestia, queergeneroa, hirugarren generoa, ageneroa, intergeneroa, androginoa, bigeneroa, genero jariakorra, poligeneroa, pangeneroa, Trans eta sasi-gizon/sasi-emakumea.

Gure kulturan hausnarketa sakona egin behar dugula argi dago. Zer nolako jendartea nahi dugu? Pertsonak objektu bihurtzen dituen jendartea edo pertsonak subjektu askeak eta eraginkorrak osatutako jendartea? Gure cultura honetan, pentsamendu filosofiko nagusiak ez du lagundu subjektuaren eraikuntza marko aske batean izan dadin. Aristoteles, Aquinoko Tomas, Descartes…


Heziberri 220ren ustez identitatearen garapena zeharka landu behar da. Beraz, konpetentzia guztietan landu behar den zeozer da.

Beste urteetako ikastarokideen ekarpenak irakurriz, Amaia Chuecaren hau izenburua irakurri dudanetik liluratu nau.  Abestia oso aproposa iruditu zait, izan ere, pertsonen identitate garapena hegoak ebakitzen egon gara betidanik. Baina hórrela, ez zen gehiago “txoria” izango. Ez dugu bakoitza bere identitatea garatzen utzi, eta kaiola baten barruan bizi izandako pertsona asko egon dira eta daude munduan.

Heziberri 2020 identitatearen garapenari buruz hitz egiterakoan, hau aukeratu dut:
“Pertsonei egokitutako testuinguru bat sortu behar da, desberdintasunei erantzuten diena eta talderik edo pertsonarik ahulenei babes eta laguntza zehatzak emango dizkiena. Hezkuntza inklusiboak aniztasunaren adierazpen guztiak hartzen ditu aintzat: hizkuntza, kultura, gaitasunak, sexu-orientazioa, generoa eta baliabide sozioekonomikoak.”
Hau bete ahal izateko enpatia da beharrezkoa dugun lehenengo gauza. Beste alde batetik, irakasleak, gurasoak, ikasleak, hezkuntza komunitate osoaren gainean informazioa eta formakuntza bermatu behar da.

Ikasketa feministek egindako identite anitzen sakontzea oso garrantzitsua iruditzen zait gizartean dauden sinesmen faltsuak desikasteko. Ez gara edo gizonak edo emakumeak, identitate asko daude. Pixkanaka gizartean bada sinesmen hau aldatzen ari denaren kutsu bat, baina lan aski egiteke dago oraindik.
Azken egunetan Ekairi gertatutakoaren berri euki dugu. Gazte honek bere buruaz beste egin zuen 16 urterekin, presio sozialak sortutako desegonkortasunagatik. Gurasoek esan zuten moduan: Azkena izan dadila espero dugu. Baina horretarako gure gizartearen patriarkatua apurtu eta bide berriak zabaldu behar ditugu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina