2019/10/30

Generero-Indarkeria hausnartzen


Genero-indarkeria dugu aste honetako gaia. Irakurgaia irakurri eta gero, harrigarria iruditu zait nola azken urteetan egindako ikerketen arabera, genero-indarkeria eta biktimizazio kopuruak gorakada nabaria izan duen 2018.urtean (%5,7 eta %6,32). Datuak ez dira inondik ere alai egotekoak. 

Honetaz gain, ondorengo datu hauek beldurgarriak dira:

Mutilen %33k onuragarritzat jotzen du bikotekidea kontrolatzea.Emakume gazteen %28ak aitortu egiten du bikotekidearen kontrolpean dagoela.
Hausnartzekoak irakurgaian jasotzen diren datuak. 

Hau esanda, zuekin partekatuko  nahi nuke June Fernandezen hitz hauek, identifikatua sentitzeaz gain, esaten duenarekin ados natorrelako. Gainera, erantzun posible bat ere badelako egungo egoeraren aurrean.

“Mikromatxismoez ari bagara, mikroiraultzekin erantzutea izan daiteke bide posible bat. Gehiegizko ardura da milurteko sistema patriarkala suntsitzea, baina nire esku dago ni, emakume, ahal dudan libreen bizitzea; gizarte sexistaren arauak pixkanaka apurtzea (nire kontraesanak onartuz) eta jabetze prozesu hori beste emakumeekin partekatzea. Gizonen kasuan hori ere izan liteke konpromiso berdin zalearen isla zintzoa, “matxirulo” jarrerak alde batera uztea, txalorik espero gabe maskulinitatearen pribilegioei uko egitea. Feminismoan nabaritzen dut gero eta gehiago garela militantzia zorrotzaren ordez zaintza (gurekiko eta gure kideekiko), umorea eta plazera erdigunean jartzen ditugunak. Matxismoaren aurka irtenbide eta mendekurik onena gizaki aske eta zoriontsuak izatea baita”

Gaiari helduz, Genero-indarkeriak, emakumea emakume izateagatik eraso zein indarkeria ezberdinak jasateari deritzo.

Hau nire eremu hezitzailean nola landu? Bueno, gazteekin lan egiten dut, eta mikromatxismo egoerak ikusten ditut maiz. Horien aurrean lehenik eta behin inoiz ere, ez ikusiarena egitea da nire rola eta hausnartzera bideratzea.
Bestalde, tresna hauizaten dugu eskura, gertatzen diren egoerak identifikatzeko, hausnartzen laguntzeko, etab.



Amaitzeko aurreko ekarpenetatik hau bertaratu nahiko nuke, ekarpen interesgarriak egiten dituelako eta baliabide ezberdinak bertaratzen dituelako.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina