2019/10/28

SEXU_GENERO SISTEMARI BURUZ HAUSNARTZEN


Aste honetan sexu-genero sistema izan da jorratu dugu gaia. Hau ondo zenbait kontzeptu definitzea gustatuko litzaidake:
  • Sexua: ezaugarri biologikoak direla medio, pertsona bat gizon edo emakume bezala sailkatzea.
  • Generoa: Maskulinoa edo femeninoa da, estereotipoak dira. Hau da, kolektibo bati atxikitzen zaizkion ezaugarrien bilduma. Ezaugarri hauek hierarkizatuta daude, maskulinoa femeninoaren gainetik, eta osagarriak dira. Genero sistema bitarra da beraz.
  • Sexu-genero sistema: logika dikotomiko edo bitarrean sexua generoarekin derrigorrez lotzea. Hau da, gizonak maskulinoa (Indartsua, mugitua, lehiakorra, heterosexuala, garapen eremu publikoa) izan behar du eta emakumeak femeninoa (samurra, ulerkorra, enpatikoa, eskuzabala, ahula, beldurtia, garapen eremua etxea eta etxetik kanpo ere lan eginez gero diskriminatuta).


Giza-kontrolerako baino erabilgarriak ez diren sinesmen, ikuskera, ideologia eta kultura honek ekoizpen sozialak dira eta sozializazio prozesuaren bitartez erreproduzitzen dira. Hau da, maila sinbolikoan dauden ideia edo sinesmen hauek berezkoak eta naturalak balira barneratzen dira. Sistema honek gizonezkoen nagusitasuna eta emakumezkoen mendekotasuna dakar, honek, gure gizartean uzten duen aztarnarekin.
Hala ere, eraikuntza sozial hau deseraikitzeko aukera ere badago, eta horretarako dugun trena genero-ikuspegia da. Honen helburua emakume eta gizonen baldintzen, egoeren eta beharren arteko ezberdintasuna modu sistematikoan aztertzea da. Ikuspegi honek patriarkatuaren aurka egiten du modu zuzenean.
Aurreko ikasturteetako post bat aukeratu beharko banu AneLe-k idatzitakoa izango litzateke. Izan ere, oso post borobila iruditzen zait eta hausnarketa sakonekoa. Gainera, beste kultura batzuetan ematen diren egoeren berri ematen du eta interesgarria iruditu zait ekarpen hori, bacha posh kontzeptua adibidez.
Arestian aipatu bezala, eraiketa sozial hau deseraikitzeko aukera badago eta horretarako proposamen pare bat dauzkat. Alde batetik, Alboan GKE-k Genero-berdintasuna sustatzeko helburuarekin emakumezkoen inguruan ematen den irudia eta gizonezkoen inguruan ematen denaren inguruan hausnartzeko jarduera batzuk proposatzen ditu, http://mated.alboan.efaber.net/eu/activities/2428 . Eta bestetik, STEE-EILAS sindikatuak estereotipoak apurtuz izenpean sortutako unitate didaktikoa. Zeinetan hainbat ekintza jarduera dira estereotipoak identifikatu eta hausteko. Gainera, unitate honetan bideo labur baten gomendioa egiten da, nire ustez baliabide ona suertatu daitekeena “el vestido nuevo”.

Eremu hezitzaileak gai honi heltzeko oztopoak ditu. Izan ere, eskola gizartearen isla da eta beraz honek ere gizarteak errotuta dituen sinesmenak eta kultura ere erreproduzitzen ditu. Beraz ezinbestekoa da gizarte komunitate osoa sentsibilizatzea eta nire lankide batek dioen bezala denok betaurreko morean janztea. Hau da genero-ikuspegia txertatzea eskolako jarduera, baliabide eta bazter guztietan.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina