Sexu-genero
sistemari buruz aritu gara aste honetan. Argi dago kultura
patriarkalaren naturalizazioa dela gure gizartearen rolak zein esteriotipoak
naturalizatzeko modua, eta hori eskolara eramaten dugu, modu inkontzientean,
ikasleekin zein irakasleekin ditugun harremanetan (curriculum ezkutua).
Ezinezkoa da rolen naturalizazioaz hitz egitea dikotomiak aipatu gabe:
ona/txarra, egokia/desegokia, maskulinoa/femeninoa … Dikotomia horren barruan,
sexua eta generoa definitzen ditugu, sexua osagai biologikoekin eta generoa
zerbait kolektibo edo kulturaltzat hartuta. Horregatik, sexu-generoa sistema
eredu teoriko bat da, genero-sozializazioa nola gertatzen den azaltzen duena.
Gertatzen dena da maskulinoa
denaren hierarkizazio horrek, femeninoa denaren gainetik, sistema bitar berera
garamatzala, eta genero-ideologia sustatzera, ideia eskuindarrak dituzten pertsonengan
hain hedatua.
Hortik abiatuta jaiotzen dira
teoria feminista berriak eta jaiotzen da Judith Butlerren queer teoria.

Jarduerak egin ahala,
feminismoaren teoriek genero-ikuspegiei buruz izan duten bilakaeraz ohartu
naiz.
Gainera, konturatu naiz
gizartea ez dagoela uste bezain aurreratua eta jendeak uste duela dena lortuta
dagoela (berdintasunaren espejismoa) eta ezer gutxi geratzen dela egiteko.
Horregatik da hain
garrantzitsua hezkidetza 0 urtetik aurrera lantzea, eta, ondorioz, indarkeria
denaturalizatzea; izan ere, hezkuntza formala eta ez-formala mundua aldatzeko
eta esteriotipoak, rolak eta abar hausteko zutabeetako bat da, eta, batez ere,
sexuen hierarkizazioarekin, maila pertsonalean, sozialean, ekonomikoan ….
https://psicologiaymente.com/social/teoria-performativa-genero-judith-butler
https://www.ginesex.es/sexo-genero-y-socializacion-diferenciada/
https://psicologiaymente.com/social/causas-desigualdad-genero
http://www.generandoigualdad.com/de-que-forma-nos-influyen-los-roles-de-genero/
https://www.ginesex.es/sexo-genero-y-socializacion-diferenciada/
https://psicologiaymente.com/social/causas-desigualdad-genero
http://www.generandoigualdad.com/de-que-forma-nos-influyen-los-roles-de-genero/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina