Gaia
konplexua da, lehen pentsatzen nuen baino konplexuago. Horregatik nire lema da:
Etiketak apurtuz, pertsonak azkatuz
Jarduerak
egiten nuen bitartean, konturatu naiz botere harreman guztiak eta matxismoa
oinarri bera dutela.
Sistema
bitar hierarkizatu bat sortzen da, eta giza talde bakoitzari rol eta ezaugarri
batzuk esleitzen zaizkio, eta horietatik ezin da atera. Ez da kasualitatezko
esleipena, baizik eta nagusi den taldea boterean iraunarazteko balio du. Hala
da sexu-genero sistema, gizarte-klaseen sistema edo sistema arrazista.
Sistema
horiek hausteko oso zailak dira, haien atzetik baitaude irabazi ekonomikoak, botere ekonomiko eta sozialean sustatzen
dira.
Emakumeen
kasuan, pertsonen zaintza egiten den lana erabat doan dago. Bere denbora libre
pertsona eta pertsona gisa garapenari denbora kenduz. Adibide argia abesti
honetan ikusi dut:
Asun aurreko edizioko Post-a aukeratu dut, ikasleekin
erabiltzeko materiala oso interesgarriak erabiltzen zituela iruditu zaidalako.
Aniztasunen bideoa ezin hobea iruditu zait, oso erabilgarria ikasleekin
erabiltzeko:
Hezitzaile bezala ikasleekin baliabide hauek Sexu- genero sistema hausnarketa
egiteko, jostailuak aukeraketen hausnarketa lan egingo nuke.
Haurtzaroan
jakintza, ezagutza eta adierazpena, jokoen eta jostailuen bitartez garatzen
dituzte umeek. Jokoetan umeek gertuko bizipenak eta aukerak adierazten dituzte,
portaerak, jokabideak eta trebetasunak ikasten dituzte eta etorkizunerako
nortasuna eraikitzen dute.
Arazo
izugarria dago sexu-genero sistema lantzeko orduan, eta kapitalismoa da nagusi.
Sistema menderatze-sumisioa bereko bi zutabe dira, mendetasun horretatik
irabazi ekonomiko handia ateratzen delako. Botere ekonomikoak egunero barre
egiten digute aurpegira, eta nahi duen bezala erabiltzen gaitu, gure
pentsamendu eta desioak moldatzen ditu
eta gureak direla uste dugu.
Jendartea etengabean aztertuz lortuko dugu zerbait. Baina lortuko dugu
egun batean sistema hierarkiko hau suntsitzea?
Ez dakit, oso zaila ikusten dut, egia esan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina