Argi dago, historia eta festen arteko loturak, emakumeen
parte-hartzea baldintzatu duela ospakizun zein jaietan. Antropologia feministak
esaten duen lez; festak eta ospakizunak ez dira gizartean ematen diren
eszenifikazio soilak, kultura-adierazpen
sendoak ere badira.
Azken finean, komunitate batek bere burua kobratzeko egiten
duen ekitaldi sortak dira. Beraien burua or islatzen dute, beraien idealak.
Horregatik nahiz eta itxuran ez eman harren oso serioak dira. Ondo pasatzea ez
da nahikoa, sustrai kulturak ere aztertu behar dira. Beraz, badugu zer aldatu, zer hausnartu, androzentrismoak
indarra hartu duen jai ereduetan,
Hori guztia aintzat izanik, hona hemen astean zehar jorraturiko
ideia garrantzitsuen akrostikoa:
Iazko
ikastarokideen ekarpenak kontuan izaik,
ondorengoa hautatuko nuke: lhttp://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/11/jaiak-guztionak-guztiontzat.html
Izan ere guztiz bat nator berak aipatzen duen ideia batekin;
festen inguruan sortzen diren polemikek jendartean sor edo estalia dauden beste
gatazka batzuk simulatzen dituzte. Beraz nork
agintzen du, tradizioak edo gizarteak?
“ Beti horrela egin izan delako. Inoiz ez delako horrela egin.” Argudio
horiek aitzakia gisa erabiliz, emakumeei ate asko itxi zaizkie jaietako
egitarauetan. Eremu publikorako sarrera oztopatuz. Horrez gain ideia hau ere azpimarratu nahiko
nuke: jaiak
jendeartearen isla diren bezala, gendarteak jaiak agiten dituela ulertu behar
da.
Jaiak eta ospakizunak
hezkidetzaren ikuspuntutik lantzeko, lehenik eta behin kontuan izan behar duguna da
tradizioa kontzeptu dinamikoa dela;
hau da, aldatzeak aukera ematen diola irautera, bidea egitera. Azkenean, erabat
aldatzen ez dena galdu egiten da. Beraz, ekin diezaiogun!
- Festak jaialdi erlijiosoekin ez lotzea.
- Hipersexualizazioa kontuan hartzea; kirolak, dantzak, abestiak …
- Euskal kultura, zein ohiturak berrirakurtzea, betaurreko moreak jantzi eta jendartearen beharrizan eta errealitateei egokitu.
- Androzentrismoaren gaineko hausnarketa; gizonezkoa erdigunean.
- Euskarri materialak: liburu, filma jolas eta jostailu ez sexistak aukeratzearen ezinbesteko beharra. Bestelako errealitate, kultura eta harremanak eraikitzeko.
- Teknologiaren presentzia ere aztertu. Euskarri oso garrantzitsua ideiak mundu osoan islatzeko.
- Egun moreak txertatzea, egun horiek jendartean zabaltzea.
- Hezitzaileok eredu izatea, esaten eta egiten dugunarekin.
Goiko
baliabideak kontuan izanik, eremu hezitzaileetan lantzeko erronkei erreparatuz,
argi eta gabi da, beste eredu batzuen
beharra dagoela. Dagoeneko ospatzen diren jaiak ikuspuntu hezkidetzailetik,
hausnartuz eta proposamen berriak eraikiz. Horrek ez du esan nahi, tokian
tokiko ospakizunei garrantzia kendu behar zaienik, baina bai, prestakuntza eta
diseinuak hausnarketarako erabili. Zer
transmititu nahi dugu? Nola? Zer zainduko dugu?
Beraz,
erronka handia da. Eta erronka horiek, jakina, komunitatea osatzen duten kide
ororen inplikazioa, hausnarketa eta parte-hartzea eskatuko du. Hezkuntza
parekidearen alde, begirada hezkidetzailea garatzeko. Kalea guztiona da, goza
dezagun!!
Jarraian zenbait euskarri interesgarri usten ditut:
- http://www.argia.eus/argia-astekaria/2422/emakumeak-jaietan
- http://www.hamaika.eus/tb/bideo/79057 (tradizioa eta generoa)
- http://www.hamaika.eus/tb/bideo/79116 (emakume kirolarien oztopoak)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina