1.-Gaiari
buruzko gogoeta pertsonala:
Aste
hasieran banekien
gaur egun gatazkaren zentzu negatiboa dela nagusi. Baina, gatazka ez
da positiboa edo negatiboa, modua izan daiteke positiboa edo
negatiboa.
Baita
ere, bakearen ikuspegi tradizionalaren ikuspegi negatiboaz jakitun
nintzen; alegia, bakea ez dela soilik gerrarik eza; pobrezia,
arrazakeria, diskriminazioa eta bazterkeria dauden bitartean, zaila
izango dela bake-mundua lortzea (Rigoberta Menchú).
Astean
zehar egindako ibilbidearen ondorioz,
gatazken trataera eraikitzaileak eta berdintasunean oinarritutakoak
bakea eragingo duela jabetu naiz. Hortik letorke bake
positiboaren
kontzeptua.
Bestalde,
gatazken trataeran genero-ikuspegia
kontuan izatea garrantzitsua dela ohartu naiz; izan ere, generoa
kontuan izatea lagungarria da gatazken trataeran emakumeen eta
gizonen arteko berdintasun-eza identifikatzeko, baita gatazketan
parte hartzeko ere.
Gai
honen garrantzia zehaztu beharko banu, esango nuke
gatazka egituran hiru aspektu kontuan hartu behar direla: pertsonak,
prozesua
eta arazoa.
Halaber, aipatuko nituzke feminismoak egindako proposamenak gatazken
trataeraren ikuspuntutik. Eta, bukatzeko, ikastetxetan bizikidetza
eta gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzeko baliagarriak
diren 5 eremuak aipatuko nituzke.
2.-Iazko
ikastarokideek egindako post bat aukeratu:
Neu nabigatzera hautatu dut, hainbat baliabide interesgarriren berri ematen
duelako. Bat aipatzearren, Nerea Mendizabalaren bideoa. Bertan,
gatazken konponbideetan trebatzeko KOMUNIKAZIOAren garrantzia gogora
ekartzen digu.
3.-Gai
honen garrantziaz jabetzeko, hezitzaileei ikerketa, baliabide edo
proposamen adierazgarriren bat gomendatu.
Irakasleek
bizikidetzan trebatzeko, gatazkari buruzko material interesgarria
dago helbide honetan:
Bideo
interesgarriak ikasleekin lantzeko:
4.-Zein
dira zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko
erronkak?
1.-Hezkuntza
komunitate osoaren kontzientziazioa eta formazioa, gatazken
trataerarako kultura positiboa hedatze aldera.
2.-Curriculumean
txertatzea gatazken trataerarako behar diren konpetentzien
garapenerako edukiak: akordiotara heltzeko gaitasuna, komunikatzeko
gaitasuna, emozioak ulertzeko gaitasuna...
3.-
Banakako tutoretza bermatzea: alderdi pertsonalak kontuan izan, baita
jendarte-egitura sexistek izan dezaketen eragina.
4.-Komunikazioan
trebatzeko estrategiak diseinatzea.
5.-Gatazkaren
ikuspegi positiboa landu ikasleekin, aldaketarako trena moduan,
alegia.
6.-Neska-mutilen
beharrak eta interesak adierazteko, parte-hartze aktiboa bultzatzea.
7.-Araudia
modu partekatuan lantzea ikasleekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina