Aste hasieran banekien gatazkak eta hauen trataera eta konponbidea gure eskoletan lantzea oso garrantzitsuak direla , baina gaia sakontzen joan garen heinean, gaiak duen dimetsioaz eta garrantziaz jabetu naiz. Gaur egun gure ikastetxeetan eta jendartean gatazkaren inguruko ikusmolde negatiboa oso errotua dago eta gehienetan, arazo edo gustokoa ez dugun zerbaitekin identifikatzen dugu eta gure interbentzioa ere norabide eta ikuspegi horretan oinarrituz erantzuten dugu, gatazkak dituen aspektu edo aukera positiboak albo batera utziz.
Astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz
Gatazkak, historian zehar jakintza eta zientzia ezberdinek aztertu dituztela eta hauek eta ebazteko ulertzeko modu ezbedinak daudela. Dena den, ikusmolde ezberdinek adostasunez jasotzen dute " gatazka pertsona bat baino gehiagoren arteko kontua dela eta egoera baten aurrean beraien artean ematen diren bereizketak direla". Gatazkari aurre egiteko modu ezberdinak daude, beraz gatazkaren trataera eta gatazka hori nola konpontzen den, gakoa da gatazka hori eraikitzailea eta positiboa izateko:
- Arazoak konpontzeko modu anitzak daudela ikastea.
- Harreman hobeak eta iraunkorragoak eraikitzeko.
- Nor bere buruaz gehiago jakiteko eta gainontzekoetaz gehiago jakiteko.
Eta zergatik gatazkak eta trataera hezkidetzailea? Gatazken trataeran genero ikuspegia kontutan hartzea ezinbestekoa da.
- Enpirikoki, gatazken zergaitiak eta ondorioak ulertzeko.
- Kontzeptualki, sakonean ulertzeko.
- Etikoki, pertsonengan eta gizartean duten benetako eragina agerian uzteko eta bere trataera desegokiak duen ondorio kaltegarriekin bukatzeko.
Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu, esango nuke Eskolek , gatazken aurrean hartzen duten jarreraren inguruan hausnarketa prozesu bat egin beharko luketela, gaia oso garrantzitsua bait da eta eskolak gai honetan erantzunkizun haundia duela. Gatazkak eta hauen trataera oso garrantzitsua da eta gatazken trataera hezkidetzailea eta lankidetzan oinarritzea urrats bat gehiago da eskola hezkidetzailea lortu ahal izateko. Gatazkei aurre egiteko modu ezberdinak daude baina hauei nola egiten diegun aurre balio haundia du. Gatazkaren ebazpenean ezinbestekoa da inplikatutako bi pertsonen artean komunikazioa, parte hartzea , adostasuna eraikitzea, justizia eta etika. Modu honetan gatazkei aurre egiten badiogu, bestelako gaitasunak jorratuko ditugu :autokonfiantza, babesa, errespetua eta besteari entzutea. Beraz, jendartea eraldatzeko eta gaur egungo eskoletan bizi den indarkeri giroa desagertarazteko modu egoki bat izan daiteke.
Iazko ikastarokideek egindako postetatik hauxe aukeratu dut " ARAUETATIK ATERATZEN DEN ORO GATAZKATSUA BADA, ZER DAKAR EMAKUMEEN SUMISIO EZAK?"http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/arautik-ateratzen-den-oro-gatazkatsua.html, bertan egileak gatazka bertan eta bertan bake eta gatazka kontzeptuei kritika feminista egiten du.
Gai honen inguruan sakontzeko baliabide eta proposamen hauek gomendatzen dizkizuet:
- IES Pablo Picasso ikastetxean Rocio Carmona Hortak gidatuta " Gatazkak konpontzeko genero ikuspegi batetik " ikasleekin eginako tailerraren memoriatxoa https://coeducando.wordpress.com/2016/10/16/taller-de-resolucion-de-conflictos-desde-la-perspectiva-de-genero/.
- "Bizikidetzarako hezkidetza "https://issuu.com/marianmoreno/docs/convives_5_coeducacion_1_diciembre_ . Convives argitaratutako aldizkaria. Aldizkari honetan derrigorrezko hezkuntzako etapa ezberdinetan hausnarketa egiten du eta ikastetxe batzuetako esperientzia batzuk ere kontatzen ditu. Aldizkari honetan Amparo Tome, Marian Moreno, Kika Fumero, Carolina Alonso... besteak beste parte hartzen dute.
Eta zeintzuk dira zure ustez eremu hezitzailean/jendartean lantzeko erronkak?
- Edozein gatazkaren aurrean bai analisian, interpretazioan zein trataeran genero ikuspegia kontutan hartzea.
- Gatazkaren aurrean dagoen kultura eta aurreiritzia lantzea, horretarako ezinbestekoa da formakuntza eta hezkuntza komunitatea konzientzia hartzea. Gure ikastetxeetan/jendartean gatazkaren trataerarako eredu positiboa trasmititzea.
- Curriculumean txertatzea gatazken trataerarako behar diren konpetentzien garapenerako edukiak. Botere kontzeptua birdefinitzea eta bera garatzeko behar direnak: aukerak zabaltzeko gaitasuna, akordioetara heltzeko gaitasunaa, komunikatzeko gaitasuna eta emozioak ulertzeko gaitasuna.
- Aniztasunaren trataera ardatz izatea, identitate anitzekoak gara, hierarkizaziorik gabeko identitateak eta elkarren beharra dugunak.
- Partaidetza aktiboa sustatu eta parte hartze parekidea bermatzeko metodologi kooperatiboak erabili.
- Espazioa eta denboraren kudeaketa parekidetasunean oinarritzea.
- Irakaslegoaren formakuntza ezinbestekoa da guzti hau aurrera eramateko.
" No existe la convivencia sin coeducación, la perspectiva de género y la
educación para la igualdad nos ayuda a sentar unas bases sólidas para una convivencia en paz y en igualdad que nos permite ser más felices. De ahí la importancia de abordar de forma sistemática y transversal la formación del profesorado en coeducación"
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina