2017/03/13

Gatazkak eta trataera hezitzailea

GATAZKAK ETA TRATAERA HEZKIDETZAILEA

        
        


         Aste hasieran banekien gatazkak interes kontrajarriak daudenean sortzen direla eta hori bizikidetzaren parte bat dela. Jendartean, harremanetan gatazkak egotea ohikoa eta osasuntsua da eta gure izatearen parte dira.


Galtung-ek dioen bezala : “ gatazka erronka da; azken batean, helburu bateraezinak edukitzea izugarrizko desafioa da bi aldeentzat, bai adimen aldetik, bai emozio aldetik. Horren arabera, beraz, gatazka gure izateari zentzua ematen dion arrazoietako bat da; aldaketaren arrazoia, aldaketarekin batera gertatzen den zerbait eta aldaketaren ondorioa; bizitza sozialerako ezinbestekoa; bizitzeko arnasa hartzea bezain garrantzitsua”. Eta gatazka ez da negatiboa ezta positiboa ere, positiboa edo negatiboa gatazkari aurre egiteko modua izan daiteke.

         Astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz zein garrantzitsua den dugun harremanak nola eraikitzen ditugun jabetzea eta zentzu horretan gatazkei aurre egiteko moduetan generoak duen eraginaz ohartzea. Gatazkak modu egokian kudeatzeko genero ikuspegia txertatzea ezinbestekoa da, horien zergatiak eta ondorioak ezagutzeko , ulertzeko eta ondorio kaltegarriekin bukatzeko. Gatazkaren trataeran genero ikuspegia kontuan ez hartzea indarkeria da, izan ere, ezinbestekoa da mutilen zein nesken beharrak kontuan hartzea eta gatazken trataeran emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-eza identifikatzeko ere. Errealitatea aztertzerakoan eta berregiterakoan jakintza sortzearen “generizazioa” deitzen zaio emakumeak eragile gisa eta beren egoerak kontuan izateari, beraz, gatazken trataeran “generizazioa” egiten saiatu beharko gara.







                Iazko post-etatik honako hau aukeratu dut gaiaren mamia garbi adierazi eta baliabide onak aurkezten dituelako:

Gai honen garrantziaz jabetzeko oso interesgarriak iruditzen zaizkit  GEUZ (Gatazkak Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa) taldearen honako bi proposamen  hauek eremu hezitzaileetan elkarbizitza eta gatazkaren gaia lantzeko:

-                 “Ikastetxeetan gatazkak ebazteko estrategiak” :http://www.gabiria.eskolatxikiak.org/wp-content/uploads/2012/08/Guia_Procesos_resolucion_conflictos_escuela_EUS.pdf

-                    “Eskola-elkarbizitza hobetzeko programak eta estrategiak” :














         Hau guztia eremu hezitzailean lantzeko erronkak :

·                       +   Generoak eta sexuak gatazketan duten eraginaz kontzientzia hartzea.
·            + Curriculumean gatazken trataerarako behar diren konpetentzian garapenerako edukiak txertatu.
·                       +  Gatazken trataera irakasleen etengabeko prestakuntzan gauzatu.
·               + Partaidetzan elkarrekiko eraginkortasuna eta parte-hartze parekidea bermatzeko metodologia kooperatiboak erabili.
·                      +  Banakako tutoretza, gatazka baten aurrean kontuan izatea alderdi pertsonalak.
·                      + Antolakuntza ez hierarkikoa izatea.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina