INDARKERIA
MATXISTEI BURUZ HAUSNARTZEN.
Jo duten emakumeari; berari jartzen dio bizkartzaina
gobernuak. Kalera festara doan alabari; berari jartzen diote araua gurasoek:
zentzuz jokatzeko eta erne ibiltzeko. Denbora laurdenik ematen da zentzuz
jokatzeko eta erne ibiltzeko esanez semeari? (...) Beldurra aldez aldatu behar
den? Ardura aldez aldatu behar dela ez daukat zalantzarik”.
Horrekin lotuta BELDURRAK generoa dauka,eta helduek
kontziente izan gabe transmititzen dute (ez egon halako tokietan,kontuz! Ez ibili
gauean bakarrik, ez egin halako gauzak, adi norekin zabiltza…)Horrek dakarren
mezua, ahulazara,ez zara gai zure burua babesteko, beste norbait edo Estatua
beharko duzu…Horrekin batera,emakumeengan jartzen da, prebentzio lañaren ardura,bere
askatasuna, ekintzak eta mugimenduak murriztuz.
Horregatik ados nago,Gakoak dira erasoaren dimentsioaz ohartzea,eraso desberdinak
identifikatzea (soilak barne) eta erantzun posible desberdinak ezagutu guztiak
zilegi izanik…Neska/emakumeak erasoturik direnean defentsarako eskubidea dute etatresna
guztiak erabiltzeko ere bai,
esaten
denean.
Iazko ikastarokideetatik Maialen Arregi aukeratzen dut. Ikastetxeetan/jendartean
lantzeko aipatzen dituen erronkekin erabat ados nagoelako, eta erabiltzen duen
irudia hain erakargarria da , non nik kopiatu egin diodala.
Eremu hezitzailean/jendartean lantzeko erronkak
- Arazoaren
dimentsioaz kontzientzia hartzea.
-Emakumeak
biktima bezala ikustea transmititzen den ideia desegitea.
-Indarkeria
egoerak nola ekidin edo nola aurre egin irakastea, autodefentsa feministaren
garrantzia erakustea.
-Mutilei
indarkeria matxistarekin amaitzeko ardura beraiek ere badutela ikustaraztea eta
maskulinitate eredu berriak ezagutaraztea.
-Eskola komunitatea osatzen dutenek indarkeria
matxista zer den identifikatzeko prestakuntza jasotzea
-Tutoretzan saioetan neskei eta mutilei, erakustea zer den indarkeria
matxista, eta bere manifestazio ezberdinak
-Ikastetxe bakoitzak indarkeria matxistaren aurkako hautua egitea eta ez
onartzea inolako indarkeriaik.
-Autodefentsa feministako ikastaroak antolatzea eskola komunitatea osatzen
duten emakumeentzako eta ikasle neskentzako
Indarkeria matxistari
buruz,batez ere,indarkeri sotilari buruz honako bideoa bilatu dut.
/www.youtube.com/watch?v=0y9zJ5J2bWA
Emakume egunean Iñaki Gabilondok egin zituen adierazpenen bideoa, bertan
egiten dituen haibat galdera, gaztetxoekin gaia lantzen hasteko,erabili
daitezke.
www.youtube.com/watch?v=-Pl5xt8TuQc
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina