Eta txalotzekoa
beste albiste hau, baita ere ARGIA aldizkarian irakurritakoa: ABESTI ARRAKASTATSUA JOTZEARI UTZI DIOTE KONTZERTUETAN, INDARKERIA MATXISTA SUSTATZEN DUELAKO. Indarkeria matxistaren
kontra hitz egin arren hainbat eta hainbat abeslari, idazle edo kazetariek
eredua jarraitu beharko lukete, hitzak esan bai baina ekintzez osatu, bereziki
beraiek sortu edo ospea eman dien lanei dagokienez.

Honi guztiari aurre egiteko eta aldaketak lortzeko, begirada
zabaldu beharra dago, gizonen konplizitatea bilatu beharko dugu eta
maskulinitate berrien garapena bultzatu, beti ere feminismoaren eskutik. Aldi
berean emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa sustatu, maitasun
erromantikoaren mitoak deseraiki, LGTBIQ+fobial bistaratu eta aniztasunaren
ereduak plazaratu eta normalizatu.
Astean zehar gehien ikusitako egoera errealak (bereziki fijatu naiz asteburuan kalean eta erosketak egitera joan garenean) batez ere gutxiesteko eta mespretxuzko jarrerarekin daude lotuta
2.- Iazko ikastarokideen artean, Begoña I. E.k posteatutako sarrera aukeratu dut, INDARKERIA MATXISTAK UKIGABEKO BOTEREAN DIRAU testuan emandako informazioa goitik behera osatua dagoela pentsatzen dudalako eta idatzia aberasten duten irudi eta bideoek esanguratsuak direla pentsatzen dudalako, nabarmen salatzen dutela egoera anitzetan topa dezakegun indarkeria matxista.

3.- Indarkeria matxisten aurkako baliabide digital bat eta bi bideo aukeratu
ditut: baliabide digitalari dagokionez, LA BASE DE DATOS MUNDIAL SOBRE LA VIOLENCIA CONTRA LA MUJER, emakumeen kontrako bortizkeria forma
guztiei aurre egiteko Nazio batuen 193
Estatu Kideek hartutako ekimenen gainean dagoen informazioa eguneratuta emateko
diseinatutako datu-base bat. Eta bideoei dagokienez, lehenak LA VIOLENCIA PSICOLÓGICA TAMBIÉN DEJA HUELLAS izenburupean indarkeria psikologikoaren
errealitatea jasotzen du eta bigarrena Llobregateko gazteek sortu eta grabatutako
film laburra da.
.
.
4.- Jendartean edo
eremu hezitzaileetan lantzeko erronken artean, lehentasuna nik hauei emango
nieke:
- Indarkeria matxista zer den bereizteko eta mikromatxismoak identifikatzeko formazio saioak antolatu, Eskola Komunitate osoari begira.
- Bigarren hezkuntzako institutuko irakaslea izanik, neskentzat autodefentsa feministaren tailerrak programatu, emakume ikasle, emakume irakasle eta amei irekita.
- Mutilen inplikazioa lortze aldera, maskulinitate heterosexual hegemonikoa gainditzen saiatzen diren maskulinitate berrien testigantza zuzena eman dezaketen gizonak hitzaldiak ematera gonbidatu.

- Indarkeria matxistaren edozein manifestazioaren kontrako bidean martxan jarri ikastetxean ez onartuz inolako indarkeriarik.
- Maitasun erromantikoaren mitoen deseraikuntzari ekin ideologia honekin erlazionatuta egunero gertatzen diren egoerak ikasleekin aztertuz tutoretza orduetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina