2017/03/20

Indarkeria matxistak gainditzen

Indarkeria matxista gizaki-arrak bere figuratik eta bere begiradatik erabiltzen duen indarkeria da.

Indarkeria matxistaren desikasterako, funtsezkoak dira:
-Maitasun erromantikoaren mitoen deseraikuntza.
-Mikromatxismoen identifikazioa eta salatu-gainditzeko esku hartzea.
-LGTBIQ+fobiak bistaratzea eta aniztasunaren ereduak normalizatzea.

Indarkeria matxistarik gabeko jendartea sustatzeko bestalde, bi estrategia nagusi hauek izango lirateke:

a) Gizonen inplikazioa maskulinitate heterosexual hegemonikoa interpelatuz eta berriak eraikiz.
b) Emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa autodefentsa feministaren bidez.


Maskulinitate berrien eraikitze-ptozesuan hainabat garapen eremu jarri behar ditugu mutilen esku:

-Mutilak sentimendu eta emozioekin kontaktuan jarri.
-Zaintzaren esparruan, mutilek duten erantzukizuna onartzeko tresnak ipini; baita espazio pribatu
-Domestikorako autonomia garatzeko behar dituztenak ere.
-Indarkeria matxistaren aurrean jarrera aktiboa sustatu.



Autodefentsa feminista emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa lortzeko estrategia da.
Zure buruaz, mugez eta ahalmenez kontzienteago zara, egoera biolentoak gestionatzen ikasten duzu… Ez da soilik arte martzialak lantzea, ahalduntze pertsonalerako teknika ere bada, zure gorputza eta zu zeu errespetatua izateko eskubidea duzula barneratzeko, ahotik kendu diguten “ez” hitza lantzeko”.





Iazko ikastarokideak egindako posten artean, Begoñarena aukeratu dut. Lan bikaina egin duela iruditzen zait, bai baliabide aldetik, baita gaiaren trataera aldetik ere. Irudi grafikoak oso-oso adierazgarriak dira.

Bestalde, indarkeria matxistaren inguruan ikasleekin lanketa egiteko, baliabide digital ugari dago sarean:





Eremu hezitzailean lantzeko erronka nagusiak hauexek dira:

-Hezitzaileak arazoaren dimentsioaz kontzientzia hartu, esku hartzearen eraginkortasunaz jabetu eta modu transbertsalean landu. Horretarako, formazioa ezinbestekoa da.

-Hiztegi ez sexista erabiltzeko ahalegina beti presente izan.

-Autodefentsa tailerraren eskaintza orokortu.

-Neskei begira, autoestimua eta segurtasuna eraiki; “Ez” irmotasunea esateko ahalmena; hitza hartzekoa; espazioa betetzekoa; gustuko duen eran janztekoa; nahi duen eran ibiltzekoa…

-Nesken arteko ahalduntze kolektiboa sustatu, elkarri entzunez eta komuneko esparruak plazaratuz.

-Emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde dauden gizon taldeetako esperientzien berri eman eskoletan.



Andreek autodefentsaren beharra sentitzen ez duten mundu bat amestu behar dugu” (Angela Davis)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina