2017/03/20

Erantzunkizuna 'bandoz' aldatzeko garaia da

  • Gaiari buruzko gogoeta pertsonala:

    Hona hemen astean zehar indarkeria matxistari buruz landutako ideia nagusi bi: 
"Begirada zabaldu behar dugu arreta gizonengan jarriz". Silvia Federiciren hitzetan “beharrezkoa dugu emakumeen kontrako bortizkeriaren kontra, misoginiaren kontra, estatuek emakumeen gorputzei eragindako erasoen kontra… gizonezkoek ere borrokatzea. Gizonek zergatik ez dute emakumeen kontrako bortizkeriaren aurka fronte guztietan borrokatzen? Haiek dira beste gizon batzuk hezi behar dituztenak.” 

Hori dela eta, indarkeria matxistarik gabeko jendartea sustatzeko egun bi estrategia nagusi proposatuko ditugu, beti ere mugimendu feministaren eskutik: gizonen inplikazioa maskulinitate heterosexual hegemonikoa interpelatuz eta berriak eraikiz eta emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa autodefentsa feministaren bidez.

Eta berdintasun konpromisoa duten gizonen jokabidea izan liteke “‘matxirulo’ jarrerak alde batera uztea, txalorik espero gabe maskulinitatearen pribilegioei uko egitea”. 

Gizonak eta Feminismoa: botereari uko egiteko ordua
Oso erraz jartzen den medaila bat da feminismoarena 

  •   Eta zure inguruan indarkeria matxistarekin ikusi dituzun 2 egoera erreal? 
Jokaera matxistaz inguratuta gaude. Denok gara matxistak izatez, kultura honen baitan murgilduta baikaude,'klik'a egin eta indarkeria estruktural hontaz jabetzen hasi arte. Indarkeria matxista egunerokoan daukagu, hainbat eta hainbat komentario, epai, ekintzetan...

Behin, lagunok juergan geundela, gutako bati bati ipurdia ikutu zioten. Agian, indarkeria mota hau agerikoenen artean kokatu genezake (hau da, detektatzen errezak direnen artean – beste batzuk sutilagoak baitira...-). Honen aurrean, laguna, oso haserre, ipurdia ikutu zionarengana (kasualitatez, mutila zen...) itzuli zen eta gertatua aurpegiratu zion oihuka, esanez ez zuela eskubiderik egin zuena egiteko, ea nork ematen zion baimena bere gorputza modu horretan erasotzeko. Okerrena ez da hori, okerrena da, mutil kuadrila osoak neskari oihu batez eta ofenditu moduan erantzun ziola ea 'eroa ote zegoen'. Isterika hutsa zela ere esan zioten, ez dagoela horrela jartzeko arrazoirik, eta, mesedez, lasaitzeko, horrela ez direla gauzak konpontzen... Beraz, ikus dezakegun moduan, eraso bikotza jaso zuen gau hartan lagunak: batetik, haren gorputza inbaditu zuen mutilaren erasoa, eta hori gutxi balitz, bere defentsan esandakoagatik bigarren agresio bat jasan zuen. Agresio bat jasan ondoren, gure defentsan jarduteko legitimitate osoa daukagu, baina badirudi, hori ere erauzi zaigula. Gainera gugandik espero da pedagogikoak izatea. Indarkeria matxista baten aurrean haserre eta amorratuta sentitzeko eskubidea ere ukatu digute. Honen aurrean, autodefentsa feminista lantzea beharrezkoa dugu. 

  • Indarkeria matxisten aurkako aipu, abesti eta bideo batzuk aurkituko dituzu jarraian,  ikasleekin erabiltzeko aproposak izan daitezkeenak:
AIPUAK ETA ARTIKULUAK
Begoña Zabalak Pikara Aldizkarian idatzitako artikulua, 2014ko San Ferminetan ¡Pasa la capucha Hermana' lelopean antolatu zen manifestazioari buruz. 
 

No queremos generar miedo al género masculino, pero sí al agresor: queremos que tenga suficiente miedo para que no nos agreda.
FARRUKAS
[Feministas Autónomas Revolucionarias y Ruidosas Unidas en contra de las Agresiones Sexistas].

ABESTIAK
No mient(r)as – A Flor de Piel

Se quemó – La Otra
El Blues de la Violencia – La Otra
               
                   BIDIOAK
'Arrunta Naiz' bikore barruan ematen den agresio isilarei buruzko laburmetraia.  

Wanda Skyles - I'ma be me: gay vs black


Erasorik ez, erantzunik gabe: Erasoez nazkatuta, jasan berri zuen erasoari bere kabuz erantzutea erabaki zuen neskak


                      → Irantzu Varela - 'Él nunca me pegó' dokumentala

→ Kaperuzitas Lobas

→ No solo dueles los golpes 

'Gizonen eguna' – La Tuerca
  • Hauek dira eremu hezitzailean/ jendartean lantzeko zenbait erronka:
  • Arazoaren dimentsioaz jabetzea.
  • Emakumeak ahul eta biktima bezala hautematearen ideia deseraikitzea.
  • Autodefentsa Feministaren bitartez, indarkeria egoerak nola ekidin edo nola aurre egin irakastea, nexken eta emakumeen ahalduntzea sustatzea.
  • Indarkeria matxistarekin amaitzeko mutilek duten ardura ikustaraztea, eta maskulinitate hegemonikoa interpelatu eta markulinitate eredu berriak sortuz.
  • Maitasun erromantikoaren mitoaren eta ideologiaren deseraikuntza.
  • Mikromatxismoen identifikazioa eta salatu eta gainditzeko esku hartzea sustatzea.
  • LGTBIQ+fobiak bistaratu eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta normalizatzea.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina