Saharan zentratzen
bada ere, ANÁLISIS DEL CONFLICTO SAHARAUI DESDE UNA PERSPECTIVA DE GÉNERO artikulu honetan egiten den analisiak gatazken inguruan egin
diren eta egiten diren gogoetak zabaltzen laguntzen duela iruditzen zait, batez
ere testuak aipatzen dituen hiru ildo hauek indartuz:
- Edozein gatazka errealean emakumeek eta adingabeek baldin badira ere gehien sufritzen dituztenek indarkeriaren ondorio latzenak, begirada bakarreko ikuspuntu erredukzionista honek emakumeek izaten duten paper aktiboa estali egin du, biktima bezala agertzen dituelako bakarrik, beste eremu guztietatik desagertaraziz
- Gerra edo gatazken ondorioz gertatzen diren lekualdatzetan edo etxe aldaketetan, familiaren desintegrazio garrantzitsua dela eta genero rolak eraldatzen dira, emakumeek erantzukizun osoa bereganatzen dutelarik, lanaren zatiketa eta parte hartze politikoa eusten duten gakoek aldatuz.
- Diskriminazio sakona jasaten duten emakumeentzat, gatazka sozialak edota pertsonalak ahalduntze prozesuari ekiteko urratsak bihur daitezke, egoera berriek erabakiak hartzera eta rol politikoak bereganatzea bultzatzen dituztelako sarri emakumeak, tradizioak esleitzen dizkien roletik aldentzeko aukera esleituz. Ahalduntzeko iturriak bihurtu diren aukera hauek garrantzi berezia hartzen dute gatazka erabakian eta bakearen eraikuntzan, soziedadeak eraldatzeko generoak duen indar izugarriagatik.
Gatazkak ez dira
neutroak, ezta generoaren ikuspuntutik ere. Funtsezkoa da generoa erabiltzea analisi kategoria bezala
ikusarazteko nola definitzen den gizon eta emakumeen arteko botere erlazioa,
gatazkako nahiz gatazka ondorengo agertokietan eta bake prozesuetan.
Interesantea ere
gatazken inguruan emakumeei egotzitako estereotipoei buruz aritzen den
artikulua, ESTEREOTIPOS Y CONTRAESTEREOTIPOS DEL PAPEL DE LA MUJER EN LA GRAN GUERRA. EXPERIENCIAS FEMENINAS Y SU REFLEJO EN EL CINE. Lerner-ren aipu honekin hasten dena: “Hay mujeres en
la Historia y hay hombres en la Historia, y sería de esperar que ningún planteamiento
histórico de un período determinado pudiera haberse escrito sin tratar de las acciones
e ideas tanto de hombres como de mujeres”
Eta zer esan intolerantziatik sortzen diren
gatazkei buruz? Bideo honek kontatzen duen historiak garapen berdina izango
luke protagonistak bi emakumeak izango balira?
Aste honetako ikasgaira begiratuz,
1.- Aste hasieran
banekiela gatazkak konpontzeko bide ugari daudela esango nuke. Han eta hemen
entzunda nuen gatazkak kudeatzeko ikastaroak egiten direla ikastetxe askotan,
eta badaudela hainbat kolektibo horretan espezializatuta daudenak, GEUZ edo
SORKARI esaterako, pare bat adibide jartzeagatik. Baina nekien
informazioagatik, gatazkak ia beti ikasleen portaera arazoekin lotzen nituen
edo, maila altuagora eramanez, gerrarekin edo eztanda egiteko zorian dauden
gaizki ulertzeekin.
Astean zehar
egindako ibilbideari esker, gatazka kontzeptua modu zabalagoan ulertzen dut, ez
bakarrik bere konnotazio negatibotik. Gure bizitzarako onuragarria izan
daitekela gatazka erronka bezala ulertzea pentsatzen dut, guk bezala pentsatzen
ez duenari ere kalitatezko hitza eman eta entzuteko jarrera hartu, gu
aberastuko gaituela sinetsiz, aldaketak egiteko prest azalduz.
Gai honen
garrantzia azpimarratzekotan, gatazkaren ondoan bakea dagoela esango nuke, eta
bakea, azken finean, pertsonen artean eta ingurunearekin maila ekonomikoan,
sexualean, etnikoan, kulturalean eta abar, berdintasun harremanak izatea dela.
2.- Iazko ikastaro
kideen artean, GATAZKAK HEZKIDETZAREN IKUSPUNTUTIK HAUSNARTZEN , Aida eta Itsason ekarpena aukeratu dut, ideiak garbi antolatuta
azaltzen dutela iruditu zaidalako.
3.- Zer proposatu
gai honen garrantziaz jabetzeko? Bi ipuin motz, biak bideoak bihurtuta: Galeanoren
UN MAR DE FUEGUITOS, “El libro de los abrazos” obratik hartuta eta ASAMBLEA EN LA
CARPINTERIA, Juan Mateoren “Cuentos que mi jefe nunca me contó” liburutik
hartuta.
4.- Erronka nagusienak, hau guztia eremu hezitzailean lantzeko, hauek dira nire ustez:
- Irakasle, ikasle eta gurasoek prestakuntza jasotzea, guztiak eragile zuzenak izan daitezen.
- Gatazkak tratatzeko baliagarriak diren konpetentzien garapenerako kultura femeninotik zein maskulinotik hartutako hainbat eduki curriculumean txertatzea. Adibidez, sentimenduen eta balore afektiboen inguruan hausnarketa berreskuratzea eta hainbat kontzeptu birdefinitzea: errukia, maitasuna eta abar.
- Aniztasunaren trataera ardatz izatea, jakinda identitate anitzekoak garela, hierarkizaziorik gabeko identitateak eta elkarren beharra dugunak. Horrek laguntzen du ezberdina denari beldurrik ez izaten.
- Neskek zein mutilek beren beharra eta interesak adierazteko parte-hartze guneak izatea.
- Gatazken trataeraren prozesuetan ikasleen (nesken zein mutilen) irtenbide-proposamenak oinarri izatea.
- Arauak modu partekatuan lantzea, gaztetxoen eta helduen artean
Galdetu beharko genuke non dauden emakumeak...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina