2017/03/16

Begirada zabalduz, ardura aldez aldatzen




Emakumeen “ezaugarriak” erakusten dituen edozein pertsona indarkeria matxistaren objektu izan daitekeen gizartean bizi gara.

Ukaezina da, gure gizartean gizona jaun eta jabe dela. Menderatzaile dela. Horren adierazlea da, emakumeenganako etengabeko indarkeria. Indarkeria matxista. Sotilak zein esplizituak baina guztiak erasoak, eta salatu beharrekoak. 


Xabier Odriozolaren hitzekin bat eginez, gizonezkoek duten pribilegioak identifikatzea, onartzea eta alboratzea ezinbestekoa da zapaltzaile izateko jasotako bertan behera uzteko. Pribilegio horiei uko egitean, mutil izateko erak eta aukerak zabalduko zaizkie; sexu/genero/orientazio-sexualarengatiko mugak gaindituz. Askatasunez bizitzeko.







 







Autodefentsa feminista ere beste gakoetariko bat da. Autodefentsa fisiko soilaz haratago doana, jarrerak, emozioak eta autoestimua landuz.  Emakumeen arteko aliantzen botereaz jabetzeko bideak ere jorratzen ditu; emakumeen ahalduntzea, bakarkako zein taldeko ahalmen eta botere jabekuntzaz. 


Azkenik, nire ingurune hurbilean begirada jarriz, indarkeria matxistaren funtsezko osagaien,  sexismo eta misoginiaren transmisiorako ezinbestekoa den erreminta begiztatu dut: maitasun erromantikoaren mitoa.  Badira beraien bizitzako helburu bakartzat ezkontzea eta haurrak edukitzea dutenak, lana uzten dutenak zaintzaz arduratzeko, beraien zoriontasuna beste pertsonaren esku soilik dagoela uste dutenak … bada garaia emakumeen identitatearen erdigunetik maitasuna kentzeko eta maitasun erromantikoa alde batera utzi eta birdefinitzeko. Bai, Zaintza oinarri duen maitasun ereduaz ari gara! 


“Konpartitzean, garrantzi bereko mailan jartzea. Hor egotea. Besteak zaintzea, zu zaindu zaitzaten uztea da. Ahultasuna eta indarra erakustea, besteekiko maila berean, tokatzen denean”.    Kattalin Miner





Iazko ikastarokideek egindako posten artean, ondorengoa hautatu dut:  http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/03/indarkeria-matxista.html Bertan, euskarri anitz eta interesgarriak plazaratzen dira: gizon tailerrak, bilgune feministak, maitasun erromantikoaren mitoak, mrikromatxismoak (sakelakoak oinarri izanik) eta LGTBQ+ fobiak bistarazi eta aniztasunaren ereduak baloratu, zabaldu eta normalizatzeko bideoak.





 Indarkeria matxisten aurkako ondorengo baliabide digitalak gomendatzen ditut ikasleekin (helduak) erabiltzeko modukoa dela uste dudalako, eta hausnartzeko aukera eskaintzen dutelako:





 













Eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak ondorengoak direla esango nuke:

  • ·         Hezitzaileak jarrera feminista izatea eta hortik esku-hartze sistematikoa gauzatzea.  

  • ·         Eskola komunitate osoaren kontzientziazioa eta hausnarketa. Elkarrekin aktiboki lan egitea egoera aldatzeko.

  • ·         Autodefentsa feminista tailerren eskaintza orokortzea, askatasunez bizi eta gozatzeko. Autokonfiantza eta segurtasuna eraiki.

  • ·         Mutil izateko erak eta aukeraz zabaltzea (boterearekin apurtu nahian); maskulinitate berrien eraikitze-prozesu  konplexuan erreferente diren emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde dauden gizon taldeen esperientzia eta bizipenak eskolara gerturatzea.

  • ·         Emakumeen burujabetasuna; trebetasun eta eskubideak landu. Ahalduntze kolektiboa sustatu.





“Erasorik ez badago, erasotzailerik ez badago, biktimak ez du zertan neurririk hartu behar”.   Ohiana Etxebarrieta

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina