Aste honetako hausnarketa lelo batek laburbildu behar badu, inolako zalantzarik gabe honako lelo hau izango da:
Irantzu Varelak bideo honetan (beste gauza askoren artean) zera dio:
El sistema heteropatriarcal nos ha socializado en el miedo, y el miedo es la esclavitud. Es un miedo abstracto; porque las mujeres sabemos que tenemos que tener miedo, pero no sabemos a qué. Se nos ha socializado como víctimas, y no se nos ha explicado que nos podemos defender.
Iazko ikastarokideek egindako post-en artean, Maialen Arregi-k idatzitako Indarkiria matxistei buruz hausnartzen deiturikoa gomendatu nahiko nuke. Oso ondo idatzia eta erakargarria izateaz gain, bereziki gustatu zait bertan itsatsi duen Jone Bengoaren ilustrazioa.
Ikasleekin erabiltzeko moduko baliabide digital ugari daude indarketia matxistaren inguruan. Oso erabilgarriak iruditzen zaizkit, adibidez, Ernai-k 2014-an atera zituen mikromatxismoen inguruko bideo laburrak (6 bideo dira guztira). Besteak beste, ikasgelan hausnarketak bideratzeko lagungarriak izan daitezkeelako; ikasleen adin beretsuko gazteak agertzen dira bideoetan, eta egunerokotasunean oso ohikoak diren egoerak adierazten dituzte.
Bestetik, interesgarria iruditzen zait baita haiekin maitasun erromantikoaren inguruan hausnartzea. Horretarako, Ainara Santamaria-rekin elkarrizketa labur hau erabiliko nuke. Bost minututan gako garrantzitsuak ematen ditu, eta berriz ere, hausnarketak bideratzeko oso erabilgarria dela iruditzen zait honako bideo hau:
Eremu hezitzaiean lantzeko erronkak amaiezinak dira:
- Eremu hezitzaile osoan arazoak duen dimentsioaz jabetzea / kontzientzia hartzea.
- Sororidad-ea lantzea; emakumezkoen arteko elkartasunari dagokion garrantzia ematea.
- Autoezagutza, autokonfiantza eta segurtasuna lantzea.
- Erasoen identifikazioa lantzea, eta hauei aurre egiteko tresnak gureganatzea.
- Autodefentsa feminista tailerren eskaintza orokortzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina