“El feminismo es un
impertinente -como llama la Real Academia Española a todo aquello que molesta
de palabra o de obra-. Es muy fácil hacer la prueba. Basta con mencionarlo. Se
dice feminismo y cual palabra mágica, inmediatamente, nuestros interlocutores tuercen
el gesto, muestran desagrado, se ponen a la defensiva o, directamente, comienza
la refriega.
¿Por qué? Porque el
feminismo cuestiona el orden establecido. Y el orden establecido está muy bien
establecido para quienes lo establecieron, es decir, para quienes se benefician
de él.”
Horrela hasten da Nuria Varela-ren“Feminismo para principiantes” liburua. Eta
esaten duen hau sentitu dut nik ere askotan, izan ere, feminismoa aipatzen
denean badirudi histeriko bat zarela esatea jarraian datorrela, aipatzen duzun
guztia “gehiegizkoa” dela.
Egia esan ez dakit noiztik kontsideratzen naizen feminista; uste dut
ikasten, ikusten, ulertzen, kontzientzia hartzen… joan naizela denborarekin,
eta ikusi dut beharrezkoa dela munduari begiratzeko modu hau. Bizitzeko modu
bat baita feminismoa, nire ustetan.
Nire bizitza hobetu du feminismoak, erabat. Hasteko, beste ikastaro-kideren batek esan
duen bezala, gaur egun bermatuta ditudan eskubide
batzuk ditudalako, horretarako borrokatu zuten feminista askori esker. Uste dut borrokan jarraitu beharra dagoela aspektu askotan baina aurretik egindako borroka ezin da ahaztu.
Bestetik, kontzientzia kritikoa
izaten lagundu dit, bizitza bizitzeko modu bat dela erakutsi dit: dena
birplanteatu behar dugula, eraiki ditugun mamu, mito… guztiak deseraiki behar
ditugula txikitatik, benetan jendarte feminista batean bizi nahi
badugu. Gainera, nik neure buruarekin izan ditzakedan gatazketan laguntzen dit,
garapen pertsonalean eragin handia izanez.
Feminismoak nire lan egiteko moduan
ere eragin du eta hobekuntza suposatu duela uste dut. Esku hartzeko perspektiba
aldatu dit eta sistemak proposatutako estrategiak feminismotik lantzen
saiatzen naiz.
Irantzu Varelaren txokoan, hausnarketa hau topatu dut eta zuekin konpartitu
nahi nuke, “yo no soy feminista”, maiz entzuten dugun esaldia, eta are gehiago, honakoa argudiatzeko moduak zalantzan jartzen dituena…
Aurreko urteko ikastarokideen post bat aukeratu beharko banu, honakoa
hautatuko nuke: FEMINISMOA VS BERDINTASUNA VS ASKATASUNA.
Neu Nabigatzera-k, aspektu desberdinak jorratu ditu, oso modu antolatuan baina
era berean dena elkar lotuz. Interesgarriak iruditu zaizkit ideia eta
proposamenak, bideo eta irudiekin lagunduta.
Hezitzaile bezala jorratu beharko nituzkeen 2 gai feminista, honakoak izan
daitezke besteak beste: batetik, emakumeak
eta euren lana bistaratzea. Emakume zientzialariak, musikariak,
historiagileak, artistak… izan direla erakutsi txikitatik, historiaren parte
eta protagonista izan direlako; bestetik, hezkuntza formal zein ez formalean, esku hartze desberdinak diseinatzea,
non gabeziak identifikatu eta hauek aldatzen saiatuko garen.
Emakume feminista esanguratsu bat aukeratu beharko banu, ez nuke nondik
hasi jakingo. Uste dut historian zehar emakume esanguratsu asko izan ditugula
eta ekarpenak oso anitzak izan direla nahiz eta askotan ezkutuan utzi diren.
Baina aukeran, lagun batek egindako ekarpenak utziko dizkizuet hemen,
pertsonalki ekarpen handiak egin dizkidalako, hemen bere burua ikusita harrituko
zelako, baina hemen egotea merezi duelako, egunero erakusten didalako zer edo
zer: Gaur8, Mila leiho zabalik: Ane Labaka
Behar dudanetan
indarra ematen didalako, ea zuei ere bere hitzekin indarra ematen dizuen: Alu baten forma
“Egunez egun inork
hitzez jipoitzean
eraso bat jasaten
dugun bakoitzean
nahiz ta ahuldu horren
mundu zikoitzean…
buruberoki baten
berora ohitzean,
indartsuago nago
astelehen goizean.”
Ane
Labaka
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina