Batzuetan jartzen naiz pentsatzen zein garrantzitsua den, memoria historikoaren inguruan Celia Amorós
-ek dion bezala, gure erroak non dauden jakitea, hau da, historia ezagutzea, oso inportantea dela, harrituta gelditzen naizelako urte gutxitan soziedadea zenbat aldatu den konprobatzerakoan. Nire amak esanda dakit, adibidez, bera txikia zenean nire amonak aitonaren baimena behar zuela Kutxabank edo edozein Aurrezki Kutxako libreta bat izateko, nahiz eta amonak kanpoan lan egin eta hilero bere nomina propioa kobratu; edo pasaportea izateko ere, senarraren sinadura behar zutela emakumeek, aurreko mendeko 60. Eta 70. hamarkadan, adin txikiko ume eta nerabeekin gertatzen zen bezala. Sinesgaitza egiten zait, nola zen posible? Nola aldatu dira hainbeste bizitzako baldintzak gaur egungo emakumeontzat?
Aste honetako
irakurgaia landu ondoren hobeto ulertzen ditut gauzak, bereziki nondik gatozen
gu. XVIII. mende bukaerako “emakumeak hiritarrak izateko eskubidea”, hezkuntza
eskubidea besteak beste. Feminismo liberala XIX. mendeko erdi aldera,
bozkatzeko eskubidea markatuz aldarrikapen nagusi bezala. Baina legea aldatzea
lortu arren, irmo jarraitzen zuen idatzi gabeko araua, patriarkatuaren legeak
gizonen pribilegio hierarkikoak bermatzen baitzituen.
Borrokari eta
aldarrikapenei eutsiz, mugimendu kolektiboaren berpizteari esker batutako indarren
eskutik etorri zen lan eskubidea. Beranduago,
XX. mende erdialdean, “pertsonala dena ere politikoa da” bihurtu zen garaiko
aldarrikapenak batzeko leloa, legea aldatzea ez zela nahiko ikusirik
parekotasunerako bideak sistema osoaren ordena aldatzea eskatzen zuela agerian
utziz.
1.- Hau guztia jakinda, zertan hobetu du feminismoak nire bizitza? Coral Herrerak aipatzen dituen arloei jarraituz, adibidez, hiru hauek iruditzen
zaizkit oso garrantzitsuak: nik lanbidea izateko aukera dut eta horrek
autonomia ekonomikoa izaten laguntzen dit; sexualitateaz gozatzeaz gain, nik
erabaki dut noiz izan ama, aurretik eta ondoren berriro haurdun gelditzeko mehatxuaren menpe bizi gabe; Goi Mailako
Hezkuntzan parte hartu izan dut, bi lizentziatura garatu ditut eta ikasten
jarraitzeko asmoari eusten diot, irakasle bezala aritzen naizen bitartean. Edo Amelia Valcárcelen bideoan ikus dezakegun bezala
2.- Neu nabigatzera ezizenarekin
sinatzen duen posta aukeratu dut iazko ekarpenen artean, modu eskematikoan
baina garbi azaltzen dituelako feminismoaren inguruko ideia nagusiak eta
hezkidetza eta feminismoaren arteko loturak. FEMINISMOA VS BERDINTASUNA VS ASKATASUNA
Izenburua ere asko gustatu zait.
3.- Hurrengo bi
urteei begira, hezitzaile bezala nire ustez mikromatxismoetan eta ziberfeminismoan
zentratu beharko genituzke erronkak.
- Mikromatxismoak arriskutsuak iruditzen zaizkidalako, oso barneratuta ditugu eta antzematea ez delako lan erraza, edozein indarkeria sinbolikoarekin gertatzen den bezala.
- Teknologia digitalari dagokionez, batez ere urradura digitala gainditzeko asmoz aritu beharko ginatekela hezitzaleok pentsatzen dut, nigandik hasita, kosta egiten zaidalako oraindik etengabe berritzen ari den teknologia honetan murgiltzea. Egia da emakumeok ere, gaur egun, Euskal Herrian behintzat, aukera ugari ditugula mundu digitalean jarduteko edo teknologia digitala erabiltzeko, baina nik ikusten dut erabilpen diferentea izaten dela nesken artean eta mutilen artean, eta ez dela nire irudikapena bakarrik, ikerketa honek erakusten duen moduan: La brecha digital de género existe y éstas son las cifras edo Celia Castañon artikulu honek agerian uzten duen moduan
4.- Emakume
feminista esanguratsuen inguruan aritu naiz arakatzen Interneteko hainbat
orrialdetan eta poztu egin nau zenbat izan diren aldarrikapen honen alde
borrokatu duten emakumeak ikusteak, nahiz eta soziedadearen aitorpenik ez izan.
Ikasgaian proposatutako zerrendatik kanpo irtengo naiz eta nire kabuz
aurkitutako hiru emakume aipatuko ditut:
- Clara Zetkin, adibidez, emakumeen boto eskubidearen defendatzaile sutsua eta martxoaren 8a Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna proposatu zuena.
- Mary Wollstonecraft, XVIII mendean argumentatu zuelako emakumeok ez garela jaiotzez gizonezkoak baino gutxiago, hezkuntzak markatzen duela menpekotasuna.
- Virginia Woolf, emakumeok ere gure espazio propioa izatearen garrantzia defendatu
zuelako, denon espazioa, azken finean, inorena ez delako, nortasuna eta
zaletasunak garatzeko ere denbora propioa eta espazio propioa ezinbesteko
konkistak direlako
.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina