2017/02/05

IKASKETAK ERABAKITZEKO ETA LANERAKO BIDEA AUKERATZEKO AHALMENA



Genero arraila agertzen zaigu hemen ere, estereotipoak agertzen diren beste eremu guztietan bezala. Teresa Nuñok dioenez, zientzia emakumeen esparrua ere izan da eta bada, guri beti gizonei lotuta ailegatu bazaigu ere. HEZKIDETZA ESKOLA-ZIENTZIAN BULTZATZEKO PROPOSAMENAK Agerian uzteko historian zehar emakumeek izan duten garrantzia ezagutzarekin erlazionatutako eremu guztietan, eta aukera errealak zabaltzeko egungo eta etorkizuneko belaunaldiei, zenbait aldaketa gertatu beharko lirateke. 
Hauetako aldaketa batzuk, aurreko ikasgaian landu genuen harira, curriculumarekin zer ikusi zuzena dute: eduki bezala agertu egin behar dira emakumeak, beharrezkoa da aipatzea historia aurretik hasita XXI. mendera arte jendarteko jakintzari emakumeek egindako ekarpenak. Eta zaindu errebisio hau guztia ez kutsatzeko  ikuspegi androzentrikoaz, baloratzeko neurri berean femeninotzat jo diren ezaugarri eta ekarpenak ere bai.
Beste aldaketa batzuk amatasunarekin erlazionatuta daude, irudikatzen den ereduan amatasuna emakumearen garapen profesionalerako zama gisa agertzen delako, batez ere erantzukizun handiko lanpostuei dagokienez. Aukera berdintasunari buruz ari bagara, eskema hau hautsi beharko dugu eta irtenbide berriak jorratzen hasi. PUESTOS DECISIVOS: muy penalizados por la maternidad

Eta, noski, oso garrantzitsua, neskatilei eta neskei buruz ditugun aurreiritzi eta espektatibak aldatu egin beharko dugu, erabiltzen dugun hizkuntza mota zaindu, gelan ikasle guztiei ematen zaizkien espazio eta denbora aukerak orekatu.
Hurrengo txostenean agertzen diren datuak oso esanguratsuak dira. Adibidez: hamar neskatilatik zazpik interesa erakusten du zientziarekiko, baina HAMAR HORIETATIK SOILIK BIK BURUTUKO DUTE ZIENTZIEKIN ERLAZIONATUTAKO KARRERAREN BAT

Beste dokumental honetan agertzen zaigu informazio gehiago: curriculum berdinaren aurrean, lan kontratazio tasa %20 ALTUAGOA  da gizonezkoen alde, esaterako. 


Zer dela eta gertatzen da hau guztia? Bideo honetan aurki ditzakegu hainbat pista:




Eta sarrerako ekarpen honekin bukatzeko, hemen beste bideo bat non oso nabari gelditzen den zein erreferentzia pobrea dugun emakumeok gure aitzindariak izan diren beste emakumeen ekarpenak estimulu edo ispilu gisa erabili ahal izateko:


.


Ikasgaiko hausnarketan zentratuz, 
1.- Gogoeta pertsonalaren sekuentzia hau izan daiteke:
Aste hasieran banuen susmoa orientazioa eta aukera akademikoetan ere zer egin handia egon zitekeela hezkidetzaren begiradaz aztertzen hasita gaia. Ikastaroa hasi zenetik ikusi ditugun hainbat momentuetan, bereziki bigarren bloke honetan landutako arloetan, izpi ugari agertu dira hau horrela izan zitekeela susmatzeko.
Orain konturatu naiz pentsatzen nuena baino larriagoa dela gaia, konplexuagoa.
Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu, jaio momentutik genero bereizkeria bultzatzen duen soziedade honetan irakasle bezala erabiltzen dugun hizkuntza eta kalifikazioetan eragina duten aurreiritziak betaurreko hezkidetzaileak ondo jantzita erabiltzen ikasteko ahalegin berezia egin behar dugula esango nuke.

2.- Iazko ikastarokideen ekarpenen artean, Edurnerena aukeratu dut, ORIENTAZIOA ETA AUKEREN INGURUAN HAUSNARTZEN, goitik behera lantzen duelako gaia, oso sakon. Eta, batez ere, bizitzan zehar gizonezkoek entzuten dituzten berrogeita zortzi gauzak emakumezkoen entzuten dituzten berrogeita zortziekin aldentzeko ematen digun aukeragatik.
3.- Datu esanguratsuen artean, 2016ko azaroaren bukaeran egindako hauteskundeen ondorioz, aukeratu berri den errektorea dagoela EHUn gogoratu nahiko nuke, eta emakumea dela, lehen emakumea kargu horretara iristen dena.
Astean zehar behatzeko izan ditugun datuen artean, oraindik ere mundu mailan emakumeek %24 gutxiago irabazten dutela lan berdina egiteagatik iruditzen zait larriena. Euskal Herrira etorrita, 2013/2014 ikasturteko datuen arabera, Osasun Zientzietan matrikulatutako hiru laurdenak emakumeak direla eta Ingeniaritzan eta Arkitekturan, aldiz, proportzio bera mutiletan dagoela aipatuko nuke datu esanguratsu bezala.
4.- Orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkak?
- Neska eta emakumeen ahalduntzea sustatu.
- Neska eta mutilentzako estereotipo eta aurreiritziak gainditzen dituzten identifikazio ereduak garatu.
- Elkarbizitza arauak berdefinitu, elkar ardura eta zaintza ardatz hartuta.
- Hizkuntza hezkidetzailea eta emakumeen komunikazio estiloa indartu.
- Nesken autonomia eta parte hartze parekidea sustatzen duten metodologiak zabaldu.

 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina