1.-Gogoeta
pertsonala:
Aste hasieran
uste nuen orientazioa eta aukera akademikoei dagozkien
edukien trataera soilik tutoreei eta orientatzailei zegokiela. Orain
konturatu naiz
hezkuntza komunitate
osoari dagokiola lan hori.
Gai honen
garrantzia azpimarratzekotan
esango nuke orientazioak esku hartze kontzientea eta
etengabeko prozesua izan behar duela, hezkuntzaren esparru eta maila
guztietan gertatzen dena, curriculumean integraturik egon eta
hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa duena.
2.-Iazko
ikastarokideek egindako posten artean, Mariví
Fernandezena aukeratu dut, batik bat gaiarekin lotutako blog, web eta
material ugari eta erabilgarriaren berri ematen duelako.
3.-Esanguratsuak
diren datuak aipatu:
-Mutilek
baino nesken %10 gehiagok uste du ez dagoela lanerako prest.
-Unibertsitateetan
matrikulatutako ikasleak: emakumeen kopurua handiagoa da titulazio
guztietan, ingeniaritza eta arkitekturan izan ezik (4 aldiz mutil
gehiago).
-Arteak
eta Giza zientzietan emakumeen kopurua beti da gizonena baino
handiagoa, baina doktoretza mailan alderantzizko egoera topatzen dugu
(gainditutako tesien kopuruari dagokionez 22 gizon eta 14 emakume)
-Ikasketa maila
handiagotzen den heinean, emakume-irakasle kopurua beherantz doa,
unibertsitatean duten presentzia gizonezkoena baino txikiagoa
delarik.
-Europako Ikerkuntzarako
Kontseiluak (ECR) duen Avanced Grants programan agertzen da 10
ikertzaileetatik 1 bakarrik dela emakumea.
-Euskadiko Erkidego
Autonomoan, 2016eko lehenengo hiruhilekoan, gizonen aktibotasun-tasa
%62,7koa izan da, emakumeen portzentajea %52,3koa, hots, 9,4 puntu
gutxiago.
-Enplegu-kolokazioari
(prekarietateari) dagokionez, emakumeen %33ak lanaldi partziala dauka
gizonen %6aren aurrean.
--España estatuan goi-mailako ikasketa
unibertsitarioak dituzten pertsonen %60 emakumeak dira, baina
zuzendaritza postuen %13a betetzen dute.
-Neska/emakumeen ahalduntzea sustatu eta beren autokonfiantza handiagotu.
-Emakume eta gizonen errepresentazio orekatua islatu.
-Afektibitatearen heziketari garrantzia eman, bereziki mutilentzat.
-Elkar-ardurak, zaintzak eta etxeko ardurak
partekatzen ikasi eta praktikan jartzeko jarduerak diseinatu.
-Identitate eta bizitza eredu anitzak landu, genero
estereotipatuak gainditzen dituzten ereduak nabarmenduz.
-Lanbiderako orientazioan irudi ez estereotipatuak aurkeztu.-Emakumeentzako enplegua bigarren mailako lehentasuna izatearen ideia baztertu.
-Hizkuntza hezkidetzailea erabili, estilo agresiboa kolokan jarriz.
-Metodologian nesken autonomia eta parte-hartze parekidea bultzatu.
Ikasleekin honelako hausnarketak egin:
-Zergatik Arteak eta Giza zientzietan emakumeen kopurua beti gizonena baino handiagoa den, eta, aldiz, Ingeniaritza eta Arkitekturan alderantziz gertatzen den.
-Zergatik emakumeen %33ak lanaldi partziala daukan gizonen %6aren aurrean.
-Zergatik ikasketa unibertsitarioak dituzten pertsonen %60 emakumeak diren, baina zuzendaritza postuen %13a betetzen duten.
-Zergatik mundu mailan emakumeek %24 gutxiago irabazten duten.
-Zergatik gizonen aktibotasun-tasa %62,7koa den, eta emakumezkoena %52,3.
-Zergatik...
http://www.argia.eus/multimedia/erreportajeak/emakume-zientzialarien-ikusezintasuna
Gaiarekin lotutako hainbat baliabide:
http://slideplayer.es/slide/1022781/
http://orientanel.blogspot.com.es/p/coeducacion-e-igualdad.html
http://recursos.cepindalo.es/pluginfile.php/93/mod_resource/content/1/index.html
https://orientasare.wikispaces.com/orientaziorako+baliabideak+aztertzea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina