Aste
hasieran uste nuen orientazioa eta aukera akademikoak
egiterako orduan baldintzatuta gaudela jaso dugun sozializazio
motagatik. Halere, orientazio eta aukera akademikoei buruzko datuak
gertuagotik aztertu ondoren, genero estereotipoek eta genero arrailak
uste baina gehiago eragiten digutela ohartu naiz. Gai hontan
kontzientzia badagoen arren, praktikan ldaketa oso motel doala uste
dut. Hau da, oraindik emaitza akademiko eta errendimendua hobea
izanagatik pisu gehiago duela sozialki ‘onartua’ dagoenak.
Orain
konturatu naiz,
era berean, hautua egiterako orduan faktore garrantzitsua dela
autokofiantzarena, eta hemen, oraindik ere, neskok arazoak
dauzkagula: subestimatzen garela, alegia.
Pertsonalki
nire burua berraztertu beharko banu, gai honek hainbat zer-pentsatu
emango lidake. Batxiler zientifiko biologikoa eginik ere, ez nuen
planteatu ere egin, esaterako, ingenieritzaren bat ikastea. Uste dut,
zuzenean alboratu nuen aukera izan zela, ez nuen nirea sentitzen
mundu hori.
Gai
honen garrantzia zehaztu beharko banu, esango nuke pertsona
bezala gure askatasuna derrigor mugatzen duen baldintzapena dela
aukeraketa akademikoa genero estereotipoen kaioletan egitea,
etorkizunean guztiz erabakiorra den aukeraketa dela. Bestalde,
hezitzaile moduan, erantzunkizun haundia dugu ikasleei ahalik eta
aukeraketa askeena egin dezaten, ahalik eta aukeraketa hezkidetzailea
bermatu diezaiegun.
Hemen
ingenialari batzuen hitzak, artikulu hontatik jasoak:
"Todo
a nuestro alrededor, desde que somos pequeñas, nos empuja en otra
dirección. Desde los juguetes de lógica, mecánica o construcción,
que llevan siempre la foto de un niño en la caja, hasta la
publicidad que lanzan las propias universidades, que muestran a los
chicos en las ingenierías y a las chicas en marketing o derecho",
señala Montse. Las tres han recibido en algún momento consejos de
que elijan algo más fácil, algo más "para ellas". "Al
final todo eso te deja huella, y cuando tienes que elegir qué
estudiar, muchas eligen otra cosa".
→ Interesgarria
egin zaidan iazko ikastaro kideen post bat Maiteren honako hau da, bertan genero arrailari buruzko eta emakume zientzialariei buruzko material didaktiko hezkidetzailea proposatzen duelako.
→ Astean
zehar baliabide eta datu interesgarri ugari agertu dira. Genero-arrailaren
atzean egon daitezkeen arrazoiek bereziki deitu didate atentzioa:
●
Aukerak
egiteko unean, ingeniaritza edo informatika gradua eta ogibide gisa
neskek baino lau aldiz mutil gehiagok hautatzen dute (mutilek nahiz
eta emaitza
eskasagoak izan eurengan konfiantza handiagoa dute).
Osasun zientzietan, aldiz, kontrako egoera agertzen da.
●
Neskek
matematika eta ingeniaritza ez aukeratzeko antzematen den arrazoi
nagusia autokonfiantzaren falta da. Matematika problema baten aurrean
antsietatea kudeatzeko arazoak
izaten dute eta zientzialari bezala pentsatzeko eskatzen zaienean
okerrago aritzen dira (pentsa dezagun ingeniaritza eta zientziekin
loturiko esparruak direla ekonomia mugitzen duten esparruak).
●
Mutilek
baino nesken %10 gehiagok uste
du ez dagoela lanerako prest.
●
Emakumeak
eta gizonak berdinak direla esaten dugu baina gero gizonak agertzen
dira gauza guztien eredu gisa (historia, eboluzioa, filosofia,
zientziak…) Itxuran beraiek dena egin dute eta, honek berarekin
emakume-ereduen falta nabaria dakar. Curriculuma
oraindik,
androzentrikoa da.
●
Itxuran
diskurtso
ez-diskriminatzailea
dugu baina begirada kontzienteak sinboliko maskulinoa plazaratzen du:
ez ditugu neskak aipatzen, ez daude gure imaginarioan eta horrek
diskurtsoa bera baldintzatzen du. Hizkuntzaren
erabilera ez-sexistaren erabilpena ez dago oraindik orokortuta.
●
Espazioa
eta baliabideak guztienak
direla onartuta dugu baina oraindik ere mutilak nagusitu egiten dira
espazioan eta baliabideak genero-rolen arabera erabiltzen dira.
●Guztien
kezkak, zalantzak, nahiak, proiektuak… garrantzi berekoak direla
adierazten dugu baina oraindik ere neskei
arreta gutxiago ematen
diegu.
● Autoestimua
haurrek euren heziketan aurrera egiteko gakoa da eta espektatiben
teoriak argi
dio: irakasleak ikaslearenganako espektatiba onak baldin baditu, bete
egingo dira, eta berdin espektatiba txarrekin”, adierazten
digu Mikel Garcia Idiakez artikulu honetan. Edith Arenak eta Victor
Lavy-k buruturiko ikerketaren arabera “irakasleen
joerak zientzietatik aldentzen ditu neskak
Artikulu hontan jasotzen diren datu batuzk ere zer-pentsatua sortu didate. Hauek dira bertatik ekarritako ideia batzuk:
“En
edades tempranas, la mayoría de las niñas aventajan a los niños en
todas las materias, incluyendo las matemáticas. Así que la
diferencia en sus comportamientos no tiene que ver con la falta de
habilidad o los conocimientos adquiridos, sino más bien con la forma
de enfrentar los retos", explica Gómez. Mientras que los chicos
piensan que no solucionan un problema porque es difícil, las chicas
piensan que es porque no pueden hacerlo
Ella
apunta a una combinación de presión familiar, social y escolar, que
hace disminuir la autoestima de las chicas durante la adolescencia
(el momento en el que toman el camino de su futuro) y las empuja
a rehuir cierto tipo de retos. También, y aquí volvemos a Valentina
Tereshkova, a la falta de referentes. ¿Pudo usted mencionar alguna
mujer ingeniera al principio de este artículo? Si pudo, enhorabuena.
No es habitual. "Si no hay maestras, no hay alumnas", zanja
Gómez”
→ Orientazio akademiko hezkidetzailerako material baliagarria:
→ Nire
ustez orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronka batzuk
hauek dira:
● Neskekin
haien autokonfiantza sendotu; neska eta emakumeen ahalduntzea sustatu
●
Emakume
izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea.
●
Generoarekin
erlazionaturiko aurreiritzien kritika: neska
eta mutilentzako estereotipo eta aurreiritziak gainditzen dituzten
identifikazio ereduak garatu.
●
Berdintasunezko
hezkuntza afektiboa garatu
●
Elkar
ardura eta zaintza tutoretzan sartzea: elkarbizitza
arauak berdefinitu, elkar ardura eta zaintza ardatz hartuta.
●
Parte
hartze parekidea sustatzea: nesken
autonomia eta parte hartze parekidea sustatzen duten metodologiak
zabaldu.
●
Lanbidea
izatearen garrantzia indartzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina