ORIENTAZIO ETA AUKERA AKADEMIKOAK
Orientatzeak
neska-ikasle eta mutil-ikaslearekin harreman jarraituak izatea suposatzen
du,entzun,infomazioa eman,lagundu,izateko,espresatzeko eta aske aukeratzeko
espazioak zabaltzea da.
Orientazioak
esku hartze kontzientea eta etengabeko prosezua izan behar du,non helburua
pertsona anitzen garapen integrala lortzea den,nor bere bizitzan zehar bere
burua orienta dezan,bizitza pertsonalaren, familiarraren, sozialaren zein
profesionalaren ardura osoa onartuz.
Aste
hasieran, EMAKUNDEk 2016ko ekainean aurkeztu zuen ikerlanaren lehenengo
zatiarekin bat nentorren, hau da ,neskek eta mutilek ez dute antzematen
genero-estereotipoen eragina goi mailako ikasketen aukeraketan,haien ustez
gustokoa izatea da pisu handia duen arrazoia.
Baina orain
konturatzen naiz,ikasketak egiten dituzula ondoren lan munduan murgiltzeko,eta
ikerketak dioen bezala,lan-arloan,oraindik gazteen artean eredu estereotipatuak
mantentzen dira. Emakumea
lehen hezkuntzako irakasle eta mediku profesioekin eta gizona ingeniari eta
teknikariekin.
Laburbilduz,
tutoretzak eta orientazioak ikasle bakoitzari bere hezkuntza prozesuaren
protagonista izateko eta bizitza esparru guztietan bere burua orientatzeko
gaitasunak garatzen lagunduko diote. Ez dugu
ahaztu behar orientazio eta tutoretza hori HEZKIDETZAILEA izan behar duela. Horretarako hainbat gako
kontutan izan behar ditugu:
-Emakume
izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea.
-Generoekin
erlazionaturiko aurreritzien kritikarako jarduerak tutoretzan eta orientazioan
txertatzea.
-Berdintasunezko
hezkuntza afektiboa garatzea.
-Parte hartze
parekidea sustatzea.
-Lanbidea
izatearen garrantzia indartzea. Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez
estereotipatuak aurkeztea.
Iazko ikastarokideetatik,Oihan Esturo,aukertatzen
dut.Bere ekarpenak
oso interesgarriak iruditzen zaizkit,eta aurkezpena egiteko unean,hainbat puntu
berberak azaldu ditugu.
Aste honetan ikusi
dudan datu honek atentzioa eman dit.Emakume eta gizonen arteko aktibotasun –tasaren
aldea.
El mundo egunkariak,gizon eta emakumeen soldaten harira,
honako artikulu hau argitaratu zuen,
La brecha salarial entre
hombres y mujeres se sitúa en el 24%, la más alta de los últimos seis años
Hemen duzue,
youtuben,bilatu dudan bideotxo bat.Betan Elle emakume aldizkariak,munduko lanik
onenari buzuz idatzi duen artikuloa dela eta…3:55 minututik aurrera egiten du
aipamena.
Erronkak
Orientazio
akademikorako erabiliko dugun materialk,izaera hezkidetzailea bermatu behar
du.Horretarako aspektu hauek kontutan hartuko ditugu.
-Emakumeek
garatu dituzten gaitasunak balioan jarrita egon behar dute.
-Emakume eta
gizonen errepresentazioa orekatua egon behar du.
-Afektibitatearen
heziketari bere garrantzia emango zaio.
-Ardurak eta
zaintzak partekatzen ikasi eta praktikan jartzeko jarduerak diseinatuko dira.
-Genero –estereotipoak
gainditzen dituzten ereduak nabarmenduko
dira.Honekin batera,lanbiderako orientazioan irudi ez estereotipatuak
aurkeztuko dira.
-Hizkuntza
hezkidetzailea erabiliko da.
-Parte-hartze parekidea bultzatukoda.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina