ORIENTAZIOA ETA AUKERA AKADEMIKOAK
Aste hasieran uste nuen orientazioa eta aukera akademikoak etorkizunerako lanbide aukeraketa bat zela soilik eta Orientazioa eta Tutoretza lanen inguruan aritzen garenean, hezkuntzako esku-hartze mota batekin lotzen nuela, ekintza konkretu eta puntual bezala eta eragile baten ardurapean (tutorea edo orientatzailea).
Orain konturatu naiz Tutoretza eta Orientazio arloa oso garrantzitsuak direla baina beste arloek ere ezin diotela lan honi uko egin, ezta familiek eta kanpoko hezitzaileek ere.
Ikusi dugun bezala, 2015eko PISA txostenean egindako ikerketa guztien arabera, genero-arraila (emakume eta gizonen artean aldagai baten inguruan dauden desberdintasunak adierazteko erabiltzen da) mantentzen da eta beronek ez du zerikusirik emakume eta gizonek jaiotzetik ahalmen desberdinak izatearekin edota halako baldintzapenekin.
Esan dezakegu gaur egungo eskola mistoak ez duela lortzen generoak ezartzen dituen ezberdintasuna ekidituz, ikasle guztiak berdintasunean heztea. Elena Simon Rodriguez-en hitzetan :” Eskolak ez du genero bazterkeriak sortzen baina elikatu , hezi eta inertziaz erreproduzitzen du beste norabiderantz ez jokatzeagatik.” Hau gertatzen da oraindik alde batetik, curriculum esplizituak androzentrikoa izaten jarraitzen duelako eta bestetik ezkutuko curriculuma sexista era inkontzientean transmititzen delako.
Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu orientazioa genero ikuspegitik ere aztertzearen garrantzia azpimarratuko nuke, orientazio proposamenak benetan hezkidetzaileak izan behar dute edo Orientazioak hezkidetzilea izan behar du eta Gida planean planteatzen den B erronka lortzera zuzendu behar da: “Ikasleak orientatzea, bizitzan, ikasketetan eta lanbidean bidea aukera dezaten, askatasuna eta aukera-aniztasuna errespetatuz eta genero-baldintzapenik gabe”. Bestalde, orientazioa, esku-hartze kontzientea eta etengabeko prozesua izan behar du; hezkuntzaren esparru eta maila guztietan gertatzen dena, curriculumean integraturik egon eta hezkuntza komunitate osoaren inplikazioa duena.
Astean zehar landutako lan merkatuari buruzko datuak aipagarriak iruditu zaizkit:
● Euskadiko Erkidego Autonomoan, 2016eko lehenengo hiruhilekoan, gizonen aktibotasun-tasa %62,7koa izan da, emakumeen portzentajea %52,3koa, hots, 9,4 puntu gutxiago. Iturria Eustat.
● Enplegu-kolokazioari (prekarietateari) dagokionez emakumeen %33ak lanaldi partziala dauka gizonen %6aren aurrean.
● Soldataren kasuan, mundu mailan emakumeek %24 gutxiago irabazten dute batez beste. “Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratu duen Soldata Egiturari buruzko Inkestak adierazten duenez, Hego Euskal Herriko emakumezko langileek, batez bestez, 7.710 euro gutxiago irabazten dute urtero. Hortaz, emakumeen batez besteko soldatak %33,6an handitu beharko luke gizonenarekin parekatzeko” .
● Entrepresen zuzendaritza lanpostuei begiratzen badiegu zera topatzen dugu: España estatuan goi-mailako ikasketa unibertsitarioak dituzten pertsonen %60 emakumeak dira baina zuzendaritza postuen %13a betetzen dute.
Guzti honekin lotuta hiru artikulu:
Iazko post-etatik honako hau aukeratzen dut, baliabide ugari eta interesgarriak aurkezten dituelako:
Orientazioa hezkidetzailea izateko erronkak:
- * Curriculum esplizitua eta ezkutukoa hezkidetzaren ikuspuntutik aztertu.
- * Eskola komunitate osoaren formazioa.
- * Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea.
- * Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea.
- * Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.
- * Nesken konfiantza indartu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina