Aste hasieran uste nuen orientazioa eta aukera akademikoen
gaiak, dagoeneko, genero ikuspegiari
dagokionez, azken urteetan nahiko landuta egongo zirela. Baina, ikusitako
hainbat datuei erreparatuta, eta gure ikasleen etorkizunean esparru honek duten
garrantzia ikusita, oraindik ere aurrez aurre daukagun lana eta erronkaren
tamaina sekulakoa dela konturatu naiz.
Orientazioa, gure ikasleen etorkizuna aukeratzeko kudeatze lan bat da,
maila indibidual eta kolektiboan. Norbanako eta gizarte ereduarengan eragin
zuzena duen aldagaia, dudarik gabe.
Konpetentzia eta abilezien araberako hezkuntza ereduaren ardatzean kokatu behar dugu orientazioa. Are
gehiago, gure ikasleen aukera akademikoak, hezkuntz eredu hezkidetzailearen ebaluaketa egin ahal
izateko aldagai esanguratsuena
eskeintzen digu.
Irakasle guztiek, gurasoen
elkarlana alboratu gabe, dute orientazio akademikoarengan eragina. Ez da soilik
orientazaile do tutoreei bereziki dagokien lana. Hezkidetza mailan gure eskoletan aplikatzen ditugun
neurriek eragin zuzena dute gure ikasleen aukeraketa akademikoan.
Hezkuntza
ziklo guztietan, haur hezkuntzatik hasi, lehen hezkuntzara pasa eta bigarren
hezkuntzaraino egiten den guztiak eragin zuzena dauka orientazio eta aukera
akademikoan. Ikastaroan zehar lantzen ari garen gaiek, hizkuntza, espazioak,
curriculum eta baliabide didaktikoak, errepresentazioa, emakumeen bistaratzea…..orientazioarengan
marka uzten dute. Ezin dugu orientazioaren afera hezkuntzaren aparteko
eginkizun gisa egituratu, konpetentzia eta abilezien garapenari so, ziklo
guztietako transmisio giltzarria bait da.
Iazko ekarpenen artean Agurtzane
Goitiarena aukeratu dut. Bat nator, orientazioa hezitzaile guztioan ardura dela
esaten duenean. Horretarako
sentsibilizatze lan sakona egin beharra dago eta gai honen inguruan
generoikuspegia aplikatu ahal izateko tresnak ezagutu eta erabili beharra.
Baliabideen inguruan, neri oso baliagarria zaiten Marian Moreno
adituaren “Queremos Coeducar” liburua
aipatu nahi dut. Bertan, 31 eta 32. Orrialdeetan, tutoritza eta orientazio akademikoaren genero
ikuspegia bermatzeko klabeak ematen ditu.
Eremu hezitzailearen erronkak orientazio eta aukeraketa
akademikoari dagokionez;
- - Errepresentazioa eta emakumeen lan eta ekarpenak
bistaratzea, ahalduntzea landuz.
- Lehen Hezkuntzatik hasita, Tutoritzen bitartez
orientazioaren genero ikuspegia lantzeko planak egin (lanbideak,
erantzunkidetasuna, partaidetza parekidea…) eta egokiak diren baliabideak sortu eta
konpartitu.
- Eskola komunitate osoak arlo honetan duen
inplikazioa aktibatu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina