2017/02/05

PARTE HARTZE ASKEAREN BILA

Emakumeon parte hartzea ugaldu beharra dago, jakina. Baina parte hartze horrek askea behar du izan. Lotsaren eta beldurraren aitzakiak gure bigarren mailako pertsonak izatearen barne-sentipen inkontzientea estali ez dezan. Gu kapazak gara, lehenengo mailako pertsonak gara. Asko dugu ikasteko, partekatzeko, komunikatzeko. Gure bizipenak garrantzitsuak dira, bereziak, arruntak, ederrak, sakonak, bakarrak munduan.

Eremu publikoan gaudenean, parte hartzea ez daitela izan AMA, TERAPEUTA edo ERIZAINA gisa. Ez gara gure taldearen arduradun emozionalak. Ez dugu gure zerbitzu patroia zabaldu behar. Askatu egin behar dugu rol hori, joaten utzi, gure baitan ez dagoela nabarmendu eta alboratu, toxikoa dugun einean.

Umetan, nesken parte hartze askea sustatu egin behar dugu. Antzerki gehiago egin, arbelara gehiago atera behar ditugu, protagonista bilakatu behar ditugu. Eremu akademikoan, kirol esparruan, patioan, erabakiak hartzen diren guneetan. Ardurak eman behar zaizkie, sujetu aktibo bilakatu. Erakus leihora atera daitezela, ez bakarrik telebistan agertzen diren koreografiak erreproduzitzera.

Parekidetasuna
Adorea
belduR eza
Trebakuntza
indarrA
erakusleIhoa
aDeitasuna
orEka
eskainTza
Zoramena
Askatasuna


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina