2017/02/06

Norabideari haize ufada anitza txertatzeko beharra







ORIENTAZIO HEZKIDETZAILEA LANTZEKO DESAFIOAK:


- Hezitzaile eta orientatzaileek genero-eraikuntza gure zainetan sartua dugula onartu eta hori bera eraldatzeko lan pertsonala egin. Pertsoneekin lan egiten dugunean gure izate eta sinismenek eragina dute beraz, gure ezinbesteko etxerako lana barrura begirako azterketa kritikoa egitea da. Esku artean mila formula izatea baliagarria izan daiteke, baina, horiek denak gure genero eraikuntzak zipriztintzen baditu (horretaz kontziente izan gabe) eredu berdina eta baztertzailea errepikatzeko arriskua izango dugu. 

- Edozein orientazio hezkidetzaile edo tutoretza plan martxan jartzeko egoeraren diagnostikoa egitea ezinbestekoa da. Eskola, errealitate, bizi baldintza, eta abarrak lekuz leku aldatzen dira eta formula bera ez da baliagarria danontzat. 

- Emakumeek komunikatzeko, lan egiteko, parte-hartzeko, ardurak kudeatzeko garatu dituzten moduak balioan jarri. Horrela esanda erraza dirudi, baina, berriro ere barrura begirako ariketa egin behar da horretarako jabekuntza prozesua burutu gabe dugulako hainbat emakumeek (bukatzen ez den lana baita). Hau da, gure buruari; protagonista izatea onartzen diogu? jendartearen aurrean hitz egiteko eskubidea onartzen diogu? gure egiteko moduak balioan jarri eta zabaldu egiten ditugu?... Egunerokotasunean espazio txiki-handi guzti horiek garatzen joan behar gara modu kontziente batean. Bestela ikasleei ahoz gauza bat esan... eta gorputzaren eta adierazpenen bidez beste bat helaraziko diegulako. 

- Emozioen eta afektibitatearen hezkuntzan trebatu eta eskola orduetan ikasleekin landu. Beharrezkoa ikusten dut, munduan egoteko beste modu batek eman ahal dizkigu klabeak. Pertsona erdibidean jarri eta hezkuntza garapen integrala bultzatu behar badugu, elikatzea bezain garrantzitsua izan daiteke emozioen munduan trebatzea.

- Lan egiteko modu honek edota orientabideak emateko aukera hezkidetzaileak eskola guztia izan behar du kontuan.  Hezitu, eskolako langile guztiek, familiek eta gizarteak egiten baitu. Irtenbidea, alternatiba estanko eta isolatuen bitartez bilatzen badugu emaitza halakoxea izango da. Eskola bizi eta eraikitzeko modua eraldatu egin behar da, denok baikara interdependienteak. 


Azkenik  Koala Rabiosok binarismoaren inguruan egindako bideotxo bat! Hausnarketa eta eztabaidarako baliagarria izan daiteke! Orientabideetan kontuan hartu beharreko gakoetako bat dela uzte dut. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina