Aste hasieran uste nuen orientazioa eta aukera akademikoak
berebiziko garrantzia duela, berdintasunaren arloan askotan jorratu/pentsatu/landu dudan gaia
delako, eta hortaz, ez dut iritzirik aldatu, pentsatzen nuena sakondu eta sendotu baino.
Berdintasun Plan ugari egin ditut enpresatan nire lan
jardueran eta hortaz, enpresetako datuak aztertzen eta bertako diagnosiak
egiten, ikusi ahal izan dut berdintasun gabezia erabat errotuta dagoela gure
inguruko enpresatan, horrek dakarren ondorioarekin, nagusiki, emakumearen lan
baldintzen prekarizazioa eta ondorioz bere bizitza kalitatearen izaera.
Berdintasun ezaren inguruan hitzegiteko eta errealitatea ikusten ez duen
norbait iritziz aldatzeko, datuak besterik aurkeztea dago (aurreritzien
inguruan zarata kentzea bezala da, datu gordinen aurrean gauzak nahiko argi
geratzen dira).
Zenbait enpresatan, langileen aukeraketa egiterakoan, zaila
da genero ikuspegia txertatzea, paperean ez bada, zenbait lanetarako ez
baitituzte emakumeen kurrikulumak jasotzen! Eta kanpainak egin arren, eta Lanbideri emakumezkoen kurrikulumak eskatu arren, ez dute lortzen, eta honen muinean
ikasketen aukeraketa dago. Ikasketak, eta ondorioz, lanbideak eta ondorioz
bizimoduak…
Irakurgaian agertzen da goraizaren grafikoa eta nik
honakoa erabiltzen nuen berdintasun ezaren alderdietako bat adierazteko
(iturria: La Ley de la Ciencia veinte años después, ¿dónde estaban las mujeres?
Eulalia Perez Sedeño eta Paloma Alcalá). Hori zergatik gerta zitekeen sortutako
elkarrizketan gako ugari agertzen zen eta azkenean erantzukidetasuna eta
zaintza nabarmentzen ziren. Hori edo emakumeak leloagoak dira...
Grafikoa zahartzen ari zelakoan nengoen baina grafiko berriagoek irudi berdina adierazten dute.
Baina enpresara iritsi baino lehenago, eta hezkidetzaz ari
garen heinean, emakumearen bizitzan berebiziko garrantzia izango du aukeratuko
duen ikasketak eta horretarako orientazioa berebiziko garrantzia izango du.
Irakurgaian argi eta garbi adierazten da, Marian Morenoren liburua oinarri
hartuta, zeintzu izan daitezkeen hezkidetzaren ikuspuntutik gakoak eta ez dut
uste askoz gehiago asmatu behar denik, baina bai aplikatu, adierazi, agerian
jarri, ikasleei eta familiei argi utzi. Erabili.
★ Emakume izateko eta emakumeen
egoteko erak baloratzea. Emakumeri atxeki zaizkion gaitasunak baloratuz,
pertsona guztiengan.
★ Generoarekin erlazionaturiko
aurreiritzien kritika tutoretza eta orientazio jarduera zein espazioetan
txertatzea.
★ Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.
★ Elkar ardura eta zaintza tutoretzan
sartzea.
★ Parte
hartze parekidea sustatzea.
★ Lanbidea izatearen garrantzia indartzea.
★ Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu
ez-estereotipatuak aurkeztea.
Uste dut gai hauek sakonduta eta eskolan hasieratik landuta,
ibilbide emankorra egingo genukeela eta gerora egiten diren “konponketa” eta
oso errotuta dauden “ideien aldaketa” emankorragoa izango litzatekeela. Ez naiz
irakaslea baina ama naizen aldetik haurrekin gako hauek lantzea hain zaila ez
dela uste dut. Zentzu honetan, eta ereduak duten garrantzia kontuan hartuta,
agian ondo legoke, ikasgeletan eskolako gurasoen parte-hartzea eta lanbide
ezberdinak dituzten emakume eta gizonak agertaraztea. Zer ikasi zuten, zertan
lan egiten duten, nolakoa den bere lan egun bat, eta abar, eta honela,
aurrerago aipatu den bizitza mota eta lanbide anitzen eredu
ez-estereotipatuak aurkeztea.
Guzti honen garrantzia agerian jartzeko
eta haurrekin (edo helduekin) egiteko beste ariketa bat. Jar dezagun google-en
“cuidar personas mayores” eta ikusi lehen hamar irudiak, itxura honetakoak.
Jar dezagun “ingeniería”, eta honako
irudiak.
Eta honen inguruan sor daitekeen
eztabaida ere, oso emankorra izan daiteke, orientazioaren garrantzira iritsi
arte.
Iazko ikaskideen artean Aida eta Itsarorena aukeratu dut,
baina beste batzuk ere oso interesgarriak iruditu zaizkit, batez ere material
aldetik egindako aportazioengatik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina