
Europan, 2014an, 62 milioi emakumek indarkeria fisikoa edo sexuala sufritu dute. EAEn 2018an genero-indarkeriak jasotako emakumeen kopurua 4.244koa izan da eta biktimizazio kopurua 5.315koa EMAKUNDEren txostenaren aurrerapenaren arabera, horretan bikotea edo bikote ohia ez diren gizonek eraginda, familia barnekoa eta sexu askatasunaren aurkakoak kontuan hartzen direlarik.
Datu hauek ikusita, argi dago bizi dugun jendarte patriarkatu nagusi honetan emakumeen aurkako indarkeriarekiko tolerantzia sustatu egin dela, gizonek menderatu dutenak eta emakumeak posesio objektu bihurtu direnak.

Gizon eta emakumeen arteko hierarkizazio hori bultzatuz, indarkeria matxista edota genero indarkeria jasango dugu, hau da, Beatriz Gimenok esaten duen bezala, emakume hutsa izateagatik jasaten dugun edozein idarkeria ekintza. Esan dudan bezala, hau guztia kulturala, estrukturala eta ideologikoa da, hortaz, ikasia da, sexismoa eta misoginia oinarrian daudelarik. Indarkeria matxista, jendartean modu desberdinetan eman daiteke: indarkeria psikologikoa, ekonomikoa, sinbolikoa, fisikoa, sexuala… baina hau dena ez da naturala, jendarte patriarkal-kapitalista honetan ikasi eta eraikitakoa.
Beraz, eraikitzen den bezala deseraikitzeko aukera ere dago. Horretarako, errealitateaz jabetu, kontzientziatu, mikromatxismoak eta indarkeria mota guztiak argira atera behar ditugu. Honen arira, begira bideo hau:
Hezkuntza parekidea eta indarkeriarik gabea izatea lortu behar dugu, eta horretarako momentu guztietan erne ibili behar gara, betaurreko moreak kendu gabe eta txiki-txikitatik irakatsiz bestelako bizimodu bat posible dela, denentzat hobeagoa den bizimodua lortuz.
Eskoletan gai hau lantzearen oinarrian jendearen inplikazioa dago, bakoitzaren gogo mailak eragiten du. Gauz puntualak egiten dira, bai, baina nire ustez egunero eta zeharka landu beharreko gai bat da, edozein arlo edo momentutan.

Bukatzen joateko, eta ondorio bezala, eskoletan talde kontzientziatuak lortu behar ditugu, erresistentziak menderatuz, aliatuak bilatuz eta borrokatuz!!!!
Lanean jarraitu behar dugu, ahalduntzea sustatuz, eguneroko borroka aurrera eramanez… horrela lortuko dugu historia egitea, egiten ari garelako… emakume bat zapaltzen dutenean, guztiok zapaltzen gaituztelako… BELDUR BARIK AURRERA!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina