HEZKIDETZA: SEXUA, GENERO ETA IDENTITATEEKIKO BEGIRADAK.
Bloke honetan planteatzen den erronkatako bat bereziki eduki nau askotan korapilatuta: "sexu-genero sistematik harago dauden errealitateak, praktikak, testigantzak, irudiak eta abar hierarkiarik gabe, aberastasun moduan, erakutsi eta sustatzea"... eta nere kezka dator eskolan eskuartean ibiltzen dugun materiala eta edukia oso urruti dagoelako errealitate anitz planteatzetik.
Hau da maiz Haur Hezkuntzan ibiltzen dugun irudietako bat, eta ikusten den moduan sexu-generoaren sistema binarioaren irudia da
Nik eskoletan ikusi dudanaz jabetuta, uste dut oraindik urruti gaudela bestelako errealitatea eta diskurtsoa irmoki defendatzetik, eta alde hortatik ausardia eskatuko nuke hauek guztiak jorratzeko. Zintzoa izan nahi badut, nere buruari lehenengo, baino ,ez dut izan nahi eta beste ardura maila altuagoa duten heinean, indar gehiagoz, hurrengo hezkidetza-plana osatu behar duten arduradunei, izan ere, eskuartean dugun honetan gizon-emakume eta neska-mutil dikotomiak etengabe azaltzeak,etengabe aukeratu behar izateak, bestelako errealitateak gure iruditegitik eta gure aukeretatik kanpo uzten dituelako.
Eskerrak bidejorratzaileak ditugun bertatik bertara, mila esker gure geletako aberastasun guztia legitimizatzen duzuelako. milesker Naizen!
Bukatzeko bideo bikain bat!
https://www.youtube.com/watch?v=DbHJcmhM50k
ainara
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina