2019/10/29

SEXU-GENERO SISTEMA



Sexu-genero sistemari buruz aritu gara aste honetan. Hasiera batetan garrantzitsua da hainbat kontzeptuen berri izatea eta horiek ulertzea: sexualitatea, generoa, sexu-genero sistema, patriarkatua, estereotipoak, genero-ikuspegia, etab.
Irakurgaia irakurri eta jarduerak egin ahala ohartu naiz, horien berri izan arren oraindik ere informazio ugari irakurtzeko, hausnartzeko, … dudala. Argi dago, gure gizartean bizitzen ikasten duguna patriarkatuak ezartzen duen genero-sistema dela.



Gero dator, hori suntsitzeko benetako kontzientzia. Eta nire ustetan, txikitatik hezkidetzan hezten bagaituzte; baliabide ezberdinak eskainiz, informazio zabalduz eta norbera den bezela onartuz, gizarteak ezarritako estereotipo eta sexu-genero sistema ahuldu genezake. Zihur.
Horretarako ezinbestekoa da egungo helduok honengan hausnartzea eta sinistea bidea hori dela. Gero hau, txikienei helarazteko. Gaur egun baliabide ezberdinak ditugu, bideoak, literatura, erreferente diren benetako bizipenak, familia sistema ezberdinak eskoletan, …
Aurreko urteetako ekarpen hau partekatu nahiko nuke zuekin:
Bestalde, burura etorri zaiten bide honekin amaituko dut gaurkoan, ondo izan!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina