Txikitatik entzun dugun kontzeptua
da SEXUA. Haur, gazte, zein helduen belarri eta ahotan dabil hainbat
testuingurutan. Batzuetan esanahi bat izango du, beste batzuetan beste bat.
Sexua hitza ahoskatzean ordea guztioi sortzen zaizkigu sabelean tximeletak. Gure
gizartean ahoz-gora erabili ezin dugun kontzeptua da, hala ikasi dugu, hala
irakatsi baitigute. Egungo gizartea, apurka bada ere aurrera doanez, pertsonon
pentsaerak ere garatuz doaz, eta sexu hitzaren erabilera geroz eta normalagoa
dela esaten dugu. Gure berbaldietan erabiltzen dugu bai, baina hala ere oilo-ipurdia
soinean dugula erabiltzen dugu, guztien gogokoa ez den zerbait esaten ote
gabiltzan dudan. Nik bederen horrela ikusten dut, hitz dardartia da oraindik
gurean. Larrua jotzea adierazteko,
orientazio sexuala adierazteko, identitate-sexuala, aniztasun sexuala…geroz eta
kontzeptu gehiago daude gure hiztegian sexua hitzarekin. Guztiak dira ahopean
nahiko isilik erabiltzen ditugunak, edo gizarteak ezkutarazi nahi dizkigunak. Zergatik bada?
Gure helburuetariko bat sexu
hitza eta bertatik eratorriak normaltasunez erabiltzea izango litzateke, hori
lortzeak sexu-adierazpen askatasuna, aniztasun sexuala etab. normalizazio prozesuan doazela adieraziko
luke.
Hamaika izan dira aste honetan
buruan izan ditudan galderak, zalantzak, eta hausnarketak. Galdera baten
erantzuna aurkitzeak, beste bi galdera sortzen ditu, eta hain sakona eta
ezezaguna den arlo honetan are galdera gehiago sortzen zaizkit. Horiek guztiak
argitzeko, bertatik bertara LGTBIQ+ mugimenduko jendea ezagutzea litzateke
onena. Eurak dira beren errealitatea ondoen azalduko digutenak, teoria hutsetik
atera eta errealitatera gerturatuz.
Irakurgaian
agertu diren Josebe Iturrioz eta Amelia Barquin aipatuko nituzke nire
erreferente nagusi gisa. Argi dituzte beren ideiak, eta beren pentsamendu hori
plazaratzeko ikaragarrizko ausardia eta nortasuna dituzte, inbidia sanoa
sentitzen dut. Amelia irakasle izan nuen lehendik ere eta telebistak Josebe ere
gertuko egin du azken urteetan. Izan daitezela gure eredu eta ekin dezagula guk
ere bide berean.
Aurreko
urteko postei erreferentzia
egiten hasiz honakoa aukeratu dut. Postak mezu
esanguratsuak dakartza, baina bertan dagoen argazkia dela eta aukeratu dut nik.
Gutxi ikusia den arren, oro argia iruditu zait; eta aldi berean gogorra.
Arlo
honetan aurrera egiteko bidea, hezkuntza dela diogu; erreferenteak eskaintzea,
baliabideak erabiltzea. Hori honela,
hemen uzten dut laburmetraia interesgarri bat. Pertsona transexualek
egunerokotasunean topatzen dituzten zailtasunei buruzko laburmetrai bat da.
Aurrera
goazen arren, bidean jarraitzeko badira hamaika erroka. Horietan handiena herritar orori betaurreko moreak janztea
da. Gure ingurua, eta bertako errealitatea zein den ikusi behar dugu; pertsona
oro ezberdina da, eta norbanako bakoitzak bere behar zehatzak ditu. Guztiok
ditugu ametsak, beldurrak eta sentimenduak, beraz erronka gure komunitateko
kideok elkar PERTSONA gisa ikustea eta errespetatzea da, honela mundu nahasi honi batera egingo genioke
aurre eta guztiontzat errazagoa izango da gizarte garratz honi aurre egitea.
Baina
horretarako lanketa handia dago oinarria, hezkuntzak, herriak, familiek, etab.
bakoitzak bere aldetik hasi behar du indar egiten eta guztion elkartzeak
ekarriko du identitatea eta sexu-aniztasuna ere normaltasunez bizitzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina