2018/11/24

LEGEDIA ARAKATZEN


Aurreko edizioetako post bat aukeratuz gero Patricia Oregirena hautatuko nuke. Berak ematen dituen argudioekin ados egoteaz gain, “Piktochart" programarekin egindako aurkezpena oso erakargarria iruditzen zaidalako.


Niretzat lege gehienak ezagunak dira eta lan handia egin dut Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Planarekin. Abiapuntua izan zen nire eskolako Hezkidetza Plana egiteko. Gaur egun hori bukatu da eta II. Gida Planaren zain gaude.

Nire ustez bete ez diren hainbat puntu ikutuko ditut:
  1. Curriculumaren transformazioari dagozkionak: lan handia geratzen da. Ikastetxe askotan aurrepausuak ematen ari dira, baina bidea oraindik luzea da: estereotipoak ezabatzea, curriculum ezkutua, erantzukidetasuna, hizkuntzaren-erabilera ez-sexista, ikasketetarako orientazioa…
  2. Materialei dagozkionak: lan itzela. Hainbat lege aldaketen ondorioz materialak nahiko zahartuta daude eta Eusko Jaurlaritza ematen duen dirulaguntzarekin ez da erraza berriztea. Hala ere, buelta eman daiteke ikasleekin espíritu kritikoa lantzen horrelako galderen bidez:



EMAKUMEAK
GIZONAK

IRUDIA
TESTUA
IRUDIA
TESTUA
Zenbat aldiz izendatzen dira izen propioarekin?




Zenbat aldiz agertzen dira ekintza baten protagonista gisa?




Zenbat aldiz agertzen dira ordaindutako lanak egiten?




Zenbat aldiz agertzen dira ordaindu gabeko lanak egiten?




Zenbat aldiz agertzen dira erantzukizuneko postuetan?




Zenbat aldiz agertzen dira mendeko postuetan?




Zenbat aldiz agertzen dira zientziarekin, teknikarekin eta teknologia berriekin zerikusia duten esparruetan?




Zenbat aldiz agertzen dira aisiarekin (kirola, irakurketa, zinema, bidaiak…) zerikusia duten jardueretan?




Zenbat aldiz agertzen dira sexu-objektu gisa?




Zenbatetan aipatzen da aniztasun sexuala?




Zenbatetan agertzen dira heterosexualak ez diren bikote motak?




Zenbatetan agertzen dira “ohikoak” ez diren familia motak?





3.       Egiturak eta pertsonak:
  • Eskola Kontseiluetan berdintasun arduraduna egon behar da. Irakaslea izanez gero, Berritzeguneek dituzten Hezkidetza mintegietan formakuntza jaso dezake, baina guraso edo beste partaidea izatekotan ez dute formakuntza jasotzeko aukerarik.
  • Emakume eta gizonen presentzia orekatua ere zaila da gehiengoak emakumeak garelako.

4.       Prestakuntza:
  • Hezkidetza ikastaro modalitate ezberdinak martxan jartzea: Unibertsitatea, Berritzegune, Prest Gara…
  • Magisteritzan eta irakaskuntzarekin lotutako beste titulazioetan formakuntza hau derrigorrez sartuta egon beharko da.

5.      Ikuskaritza: orokorrean ez da asko inplikatzen gai honetan.

6.     Koordinazioa: praktika onak trukatzeko jardunaldiren bat egin beharko litzateke eta sare sendoak.

7.  Genero indarkeriaren aurkako politikak: 

  • Ez da nahikorik legeak izatea, betetze maila jakitea ezinbestekoa delako; beraz, hori bermatzeko egituraren bat sortu beharko litzateke. 
  • Hezkuntza Sailak protokolo asko abian jarri ditu, baina ikastetxeek ez dituzte ezagutzen. Hemen dituzue guztiak:



Beraz, II. Plana ezagutzeko irrikitan nago. Ikusiko dugu!

Eskola benetan hezitzaile izateko erronka nagusiak hauxek izan daitezke:

-          Hezkuntza komunitatearen formakuntza, sentsibilizazioa, kontzientziazioa eta konpromisoa.
-          Gobernuak legeen betetze maila eta planaren ebaluazio sakona bermatzea.

1 iruzkin:

  1. Eskerrikasko Yolanda, oso ekarpen ona iruditu zait material didaktikoa espiritu kritikoarekin aztertzeko jarri duzun galdetegia. Sinplea da, baina aldi berean informazio interesgarria atera dezakegu, baita ikasleak ere. Batez ere BEREIZKERIAK NABARMENTZEN lagundu dezakela iruditzen zait. Berriz ere, mila esker

    ErantzunEzabatu