2018/11/22

Etorkizun hobeago baten bila!


Legeak
Ezartzea
Garrantzizkoa
Egungo
ereDuan
lasaI
jArduteko

Orain arte landu dugun gai pisutsuena edo “aspergarriena”, ez dagoelako gertaerekin lotuta, eta ez daudelako adibideak aztertzeko edo eztabaidatzeko.

Aurreko edizioetako postak behatu ondoren Patriciak egindakoa aukeratu dut. Bertan infografia bat egiteko programa berri eta erabilgarri bat erabili duelako. Gainera, infografia asko gustatu zait, irudiek asko esaten dutelako, lehen bistadaz ondo ulertzen da eta erakargarria modu berean. Erabili duen leloa gomendagarria iruditu zait, Teoriaz gain, legeak praktikan ere bai, hau da, legeak praktikan jartzen ez badira ez dute ezertarako balio, baina hauek ezinbestekoak dira. Legeak ezartzean hutsune/akats bat edo arazo bat zegoela esan nahi du, bestela arazo horrek legedi gabe ez du eraginik.   

Aztertu ditugun lege guztien artean esagunratsua den bat aukeratzekotan (esanguratsuak asko eta asko badira ere), Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen 28. artikulua aukeratu dut:

“sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala eskaini, bereizkeria-mota oro baztertu eta generoak behartu gabeko orientazio akademiko eta profesionala bermatzen dituena izango da. Horretarako, emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna bultzatuko da alor guztietan: curriculumean, antolaketan eta abarrean”

Artikulu hau aurrera eramateko hezitzaileok gure partetik jarri behar dugu, eta bakoitza formatzea gai honen inguruan. Gai honetako adituekin formatu eta informatu ondoren konturatuko gara gauza batzuk ikasteko ditugula eta beste batzuk desikasteko. Gaur egungo egoera aztertu eta behatu behar da, kritikoki eta ikuspegi hezkidetzailearekin. Horrela konturatuko gara zer aldatu eta zer ez, baina esan beharra dago, bizitza osoan zehar jarraitu behar dela ikuspegi hezkidetzaile batetik dena aztertzen.

Praktikatan egon nintzen urte batean irakasleei hitzaldi bat ematera etorri ziren Berdindukoak, eta oso interesgarri izan zen.


Amaitzeko, gai hau sakona denez hainbat erronka ditugu aurretik baina inplikazioarekin eta elkar laguntzarekin lortuko ditugu pixkanaka. Nik bi aipatuko ditut:
-Formazio falta. Gradu barruan ez da asko lantzen hezkidetzaren gaia, eta, gaur egungo gizartean, umeak hezteko ezinbestekoa da. Horrela, gradua amaitzerakoan ikasle berri guztiak kontzientziatuta egongo ziren.
-Inplikazio txikia. Lehendabizi kontzientziatu egin behar da jendea, eta hurrengo pausua inplikazioa edo parte hartzea da, hau gabe ez duelako balio. Jendea ez bada inplikatzen ez da aldaketarik egongo, baina ezinbestekoa da inplikazio hori norabide berdinean izatea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina