2018/11/18

Jaiak bai noski... baina denontzat!

Hauxe duzue prestatu dudan hitz-hodeia:


Bestalde, hauxe da hautatu dudan iazko post-a, Janitsas-ena alegia. Post honetan aipatzen diren zenbait argudioekin guztiz ados nago. Oso interesgarria iruditu zait Margaret Bullenen leloa, jaietan gertatzen dena, gizartean gertatzen denaren isla da”.

Aurreraxeago beste lelo hau agertzen da: “if I can’t dance, it´s not my revolution”, Emma Goldmanena, zeinak post-aren tarte handi bat hartzen duen argumentazioari bidea ematen dion: musikari, hain zuzen ere. Denok dakigun moduan, jaietan musika ezinbestekoa da. Idazleak planteatzen duena: ea jendeak hala nahi izate hutsagatik, gure printzipioen kontrako musika jarri behar dugun, oso eztabaida polita iruditzen zait. Berak dioen moduan, nire ustez ere landu nahi ditugun balioak aldarrikatzen duen musika jartzen ahalegindu behar gara, estiloa bera kontuan hartu gabe. Adibide ederra jartzen digu kanta honekin.

Aipatutako post-ean herriko jaien inguruan hitz egiten da. Nire ustetan garrantzitsuena zera da: guztionganako begirunea bermatzen duten jai parte hartzaileak antolatzea. Honetarako, jendearen nahia zein den argi izatea funtsezkoa da, argi izanda denak ez duela zertan balio behar (hau idaztean Berri txarrak taldearen kanta etorri zait burura, gaiarekin zerikusi handirik ez duen arren). Hala eta guztiz ere, honetarako oso baliagarria izan daitekeen baliabide bat Google-en formularioak ditugu: Hona hemen tutorial bat.

Herriko jaiak direla eta, oraindik ere gauza asko ditugu hobetzeko. Izan ere, oraindik ere ez dugu lortu begirunea ezartzea jaietan, eraso sexitak hortxe daude, zoritxarrez. Hau lortzeko, nire ustez erronka zaila benetan!, jendea ohartarazteko kanpina asko jarri behar ditugu martxan. Hementxe duzue Laudiko jaietan martxan jarri izan den kanpainaren nondik norakoak, protokoloa eta guzti!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina