Konturatu naiz hezkuntza-sistemek zeregin garrantzitsua izan
dutela kulturaren eta gizartearen balioen transmisioan eta, ondorioz, gizonen
nagusitasuna eta genero-desberdinkeriak betikotzearen erantzule ere izan direla.
Ikastetxeetako tresna didaktikoak, materialak eta curriculum ezkutua, aurreiritziz eta genero-estereotipoz beteta egon dira, kolektibo batzuk gutxiagotasun-egoeran
aurkeztu dituzte, adibidez, emakumeek kulturari, historiari, zientziari eta abarri
egindako ekarpenak alde batera utziz.
Bideo honek oso ondo islatzen du nola eskolan estereotipo eta
rol sexistak transmititzen diren, askotan, inkontzienteki edo konturatu gabe.
Horixe da hezkuntza hezkidetzailera iristeko modua, lehenik
eta behin, transmititzen ditugun ereduez eta balioez jabetzea, ikasitako eredu
okerrak desikastea eta berriak eraikitzea.
Curriculum eta baliabide didaktiko hezkidetzailea txertatxeko zailtasunik handienak dira:
- Konfort-espazioan geratzea.
- Statu quo-a ezegonkortu nahi ez izatea.
- Ezkutuan dagoenaz ez jabetzea.
- Espiritu kritikorik ez izatea.
- Irakasten dugun guztian genero-ikuspegia ez erabiltzea.
- Irakasteko erabiltzen duguna genero-ikuspegiarekin ez aztertzea.
Baina,
neure buruari galdetzen diot:
Ikastetxe hezkidetzaile bateko curriculumak:
- Ez ditu sexuaren araberako aurreiritziak eta rolak transmititzen.
- Emakumeak eta beren ekarpen sozial, zientifiko, artistiko eta historikoa integratzen ditu.
- Eguneroko bizitzaren, etxeko bizitzaren eta pertsonen zaintzaren ikaskuntzarekin lotutako helburuak eta edukiak barne hartzen ditu.
- Genero-oinarririk gabeko aukera akademikoak eta profesionalak askatasunez aukeratzera bideratzen du.
- Indarkeriarik eza hezten du.
Hezkidetzailea den ikastetxearen tresna eta baliabide didaktikoek:
- Ez dituzte pertsonak gutxietsiak aurkezten sexuaren arabera.
- Ez dituzte pertsonak objektu sexual huts gisa aurkezten.
- Ez dute indarkeria bultzatzen
- Hizkuntzaren erabilera ez sexista egin behar dute
- Gizonen eta emakumeen presentzia orekatua eta ez-estereotipatua bermatzen dute, irudietan ez ezik, eduki osoan ere.
Eskola berri bat eraiki behar dugu, genero-ikuspegia kontuan hartuta!!!
Erabat ados nago Ander Alonsok idatzitakoarekin bere ekarpenean: “Gaur egungo hezkuntza sistema aztertuz gero, argi dago ezinbestekoa dela gure jarduera hezitzailean sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabili beharra dagoela. Izan ere, modu honetan ikasleek jasoko lituzkeen mezu, irudi, jakintza eta abarretan hainbat aurreiritzi eta estereotipo deuseztatzeaz gain, pertsona guztiak parekidetasunean eta diskriminazio ezan heziko lirateke sexu/genero araberako menperatze harremanak gaindituz eta desberdintasuna modu positiboan baloratuz.”
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina